Energia mahaia bilduko da Energiaren Astea antolatzeko
Europako Energia Iraunkorraren Astea ekainaren 17tik 21era izango da aurten, eta hura antolatzea dute helburu.
Energiaren mahaia bilduko da datorren astelehenean. Europako Energia Iraunkorraren Astea ekainaren 17tik 21era izango da aurten, eta hura antolatzea dute helburu. Bilera irekia da herritar guztientzat, eta edonork bere proposamena egiteko aukera izango du. Proposamena aldez aurretik posta elektronikoz helarazteko eskatu badute.
18:00etan izango da bilera Errenteriako udaletxeko lehen solairuko bilera gela handian.