Bukatu dira Baratze Parkeko eraberritze lanak
Baratze Parkea eraberritzeko lanen barruan bertako errekastoa egonkortu dute, bioingeniaritza lanen bitartez. Zubi berria ere jarri dute.
Baratze Parkea berritzeko lanak bukatu dituzte. Bertako errekastoaren ingurua eraberritu da, zubi berria jarri dute, eta era berean horien inguruko berdegunea ere hobetu dute. Eraikitako guztiaren inguruan landareak jarri dituzte, eta horiek egoki hazten direla ziurtatuko dute.
Lezoko Udalak egin ditu lanak, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du horiek egin ahal izateko, ia 8.000 eurokoa. Bioingeniaritza lanak izan dira Baratze Parkean egin dituztenak, Lezon lehenengoz egin dituztenak. Udala baloratuko du herriko beste lanen batean erabil daitekeen teknika hori.