Haurrentzako pista jolasak Albaolan
Gaur hasi eta igandera bitartean egunero antolatuko dute
Oporraldiaz familian gozatzeko aukera eskaini asmoz, Albaolak txikienekin pentsatuta pista jolasa antolatu du Pazko Asterako. Iragarri dutenez, gaurtik igandera bitartean, egunero eskainiko dute.
Museoko sarrera erostean mapa bat banatuko diete bisitariei, eta mapa horretan museoko ibilbidean zehar osatu beharreko hainbat ariketa zehaztuko zaizkie familiei, Itsas Kultur Faktoria ezagutzeko modu dibertigarri bat proposatuz.
Haurrek helduek lagunduta osatu behar dute jolasa, eta jolasa euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago Albaolaren webgunean topa daiteke.