PSE-EEk ekitaldia du bihar Pasaian
Antxon izango da ekitaldia, Renfeko geltoki parean
Bost egun baino ez dira falta Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako, eta alderdi politikoak buru belarri dabiltza botoak pilatzeko kanpainan. PSE-EEk Pasaia Antxon du bihar ekitaldi politiko zentrala, 12:00etan, Renfeko geltoki parean.
Alderdiko iturriek iragarri dutenez, Izaskun Gomez alkatea eta Odon Elorza PSE-EEren diputatu hautagaia izango dira bihar Antxoko ekitaldian.