Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bi miloi euro inbertsio berriak egiteko

2018ko kontuen likidazioa egin du Errenteriako Udalak. Emaitza: 4.400.000 euroko soberakina. Horietatik 2.400.000 euro inbertsio berriak egitera bideratuko du orain.

Ion Cololar alkateordeak eta Jon Txasko Ogasun zinegotziak egin zuten soberakinaren gaineko agerraldia hilaren 12an.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/04/24

2018ko kontuen likidazioa egin du Errenteriako Udalak. Emaitza: 4.400.000 euroko soberakina. Horietatik 2.400.000 euro inbertsio berriak egitera bideratu nahi du, eta horri begira, hilaren 30eko plenora aurrekontuetan aurreikusi gabeko jarduketak burutzeko proposamena aurkeztuko du gobernu taldeak.

Aurrezkiaren arrazoia, burututako finantza kudeaketa egokiaren emaitza dela esan du udalak: “Aurrezki horrek aukera emango dio udalari soberakinaren zati handi bat 2025 plan estrategikoko proiektuak egiten jarraitzeko erabiltzeko”. Soberakineko 400.000 euro Pontikako Barandiaran parean lurpeko aparkalekua egiteko obrak hasteko jasotako 500.000 euroko partidari gehituko dizkiote. Lan horiek hiru urte iraungo dutela eta lau miloi eurotik gorako kostu osa izango dutela aurreikusi du udalak.

100.000 euro bideratuko dituzte, halaber, abian jarriko den adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitzak eraikitzeko proiektura. Egun liburutegia dagoen eraikinean egingo dute proiektu hori, liburutegia Lekuonara eramaten dutenean. Fini Rubio zenak Errenteriako Udalari miloi bat euro inguruko dohaintza egin zion 2016. urtean hirugarren adinekoen proiektuetan erabiltzeko, eta dohaintza horrekin jarriko da bian adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitzen proiektua.

Beraungo Mikel Odriozola estadioa birgaitzera, berriz, soberakineko 340.000 euro bideratuko ditu udalak; aurretik 550.000 euroko ditu zatia bideratu zuen aurrekontuen barruan helburu berarekin. Obra hori, 2020an amaituko dela, eta aurrekontua guztira miloi eta erdi ingurukoa izango dela aurreikusi du udalak. Kirol arloarekin lotutako beste hobekuntzak egitera ere bideratuko du soberakina: Galtzarabordako kiroldegiko pista birgaitu, zorua leundu eta margotu, eta egungo igogailua ordezkatzeko igogailu berrian inbertituko du;  Fanderiako futbol zelaiko ur beroaren sistema berrikusi eta hobetuko da, 100.000 euro inguruko inbertsioarekin.

225.000 euro gehituko ditu udalak soberakinetik, halaber,  Beraungo igogailuko obrak hobetzeko. Aurrekontuan 780.000 euro bideratu zituen udalak horretara. Azkenik, ezustekoetarako gordetzeaz gain, Zerbitzuak hobetzearen aldeko apustuarekin jarraituko duela esan du gainera udalak, eta horren harira, herritarren eskaerei erantzunez, batez ere irisgarritasunarekin eta bizi kalitatearekin lotutako gaiekin egingo ditu inbertsioak, eta horrekin batera,  komun publikoen sarea handitzen jarraituko du 70:000 euro inbertituta. Beste 230.000 euro mantenuko eta hobekuntzako obrak egiteko partidan gehituko ditu, baita energia berriztagarrien inguruko proiektuak egiteko ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.