Madalenetako txupinazoa nork piztuko duen proposatzeko aukera dute elkarteek
Urtero bezala, Errenteriako Udalak pertsona edo elkarte bat omenduko du Madalenetan, eta horretarako proposamenak jasotzeko epea zabaldu du.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2018/07/DSC0064.jpg)
Urtero bezala, Errenteriako Udalak pertsona edo elkarte bat omenduko du Madalenetan, eta horretarako proposamenak jasotzeko epea zabaldu du. Horrenbestez, herriko elkarteek aukera dute omentzea proposatu nahi duten pertsona edo elkartearen izena eta arrazoiak azaltzen dituen idatzia aurkeztu maiatzaren 15a arte.
Omenduak madalenei hasiera emango dien txupinazoa botako du, eta oroigarri berezia jasoko du. Gainera, udalak antolatutako jaietako ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango du gordeta, hala nahi izanez gero.