Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Igoeraren erronka asteburuan hasiko du Munttarpek

Munttarperen gizonen taldeak Euskal Ligara igotzeko fasea hasiko du asteburuan. Ligaxka jokatzen hasiko da Gipuzkoako hiru talde eta Bizkaiko beste birekin.

Asteburuan hasiko du igoera ligaxka Munttarpek.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/04/26

Euskal Ligan jokatzeko aukera borrokatzen hasiko da Munttarpe Eskubaloi Klubaren gizonen taldea asteburuan. Igoera fasea hasiko dute lezoarrek, beste bost talderekin: Legazpi, Soraluze-Bergara eta Urnieta gipuzkoarrak,; eta Askartza (Leioa) eta Escolapios (Bilbo) bizkaitarrak. Gipuzkoako Lehen Mailan liga izugarri ona egin ondoren, igoera izango da sasoiari zentzu osoa emango dion emaitza. Bihar (larunbata) dute igoera faseko lehen partida Legazpiren kantxan (Bikuña kiroldegian, 19:15ean). Gogotsu daude lezoarrak, ilusio handiarekin, nahiz eta azken orduko baja garrantzitsuren bat izan taldean, lesioagatik.

Gipuzkoako Lehen Mailako Ligan, bai Legazpi, Sorazule-Bergara eta Urnieta taldearen kontrako partida guztiak, etxean eta kanpoan, irabazi ditu Munttarpek. Beraz, talde horiek zehatz ezagutzeaz gain, aurrekariak baikorrak dira. Bizkaiko taldeekin, ordea, zalantza. Ez dute haien datu oso zehatzik Munttarpekoek, baina ziur dakitena da arerio latzak izango direla.

Esana dago sei taldeko igoera fasea dela. Denek denen artean partida bakarrerako ligaxka jokatuko dute (joaneko partidak daude bakarrik, bueltakorik ez), beraz, ligaxkan bost partida jokatu beharko ditu Munttarpek, kontrario bakoitzarekin bana, hiru etxean eta bi kanpoan (Legazpi eta Askartzaren kontra). Ligaxka horretan lehena denak lortuko du zuzenean Euskal Ligara igotzeko lehen plaza, eta azkena, kanporatua geldituko da. 2 eta 5 postuen artean daudenek, berriz, ‘final four’ erako lehia jokatuko dute ligaxka bukatzen denean, eta hortik irabazle ateratzen denak lortuko du Euskal Ligarako bigarren tokia. Beraz, Munttarpek bi aukera ditu mailaz igotzeko: ligaxka irabazi, eta hori lortzen ez badu, ‘final four’ delakoa irabazi. Lehen ligaxkan azkenak izatea, hau da, kanporatuta gelditzea, ez dago lezoarren planen artean.

Emakumeak, Kopan
Munttarperen emakumeen taldeak ligako lanak bukatu ditu. Azken jardunaldietan Euskal Ligarako igoera fasean aritu ziren lezoarrak, baina koska bat gorago egiteko aukera joan egin zitzaien. Ez dute lortu mailaz igotzea. Beraz, orain, Gipuzkoako Kopan murgilduko dira.

Herrialdeko Kopako bigarren taldean daude lezoarrak, Irauli Bosteko, Usurbil, Bera Bera eta Eibar taldeekin batera. Lehen jardunaldiko partida bihar (larunbata) dute, 16:00etan eta Errenteriako Galtzarabordako kiroldegian, Irauli Bostekoren kontra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.