Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kireba enpresak eta Miauka elkarteak manifestaziora deitu dute bihar

Miauka elkarteak eta Kireba enpresak egindako adierazpenei erantzun die Errenteriako Udalak, eta lizitazio publikoan Zaunk enpresak puntuazio altuagoa lortu duela azaldu.

Zaunk elkarteak eskainiko du zakurrak eta beste etxe animaliak jasotzeko zerbitzua. Argazkia: Miauka elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/04/26

Kireba enpresak eta Miauka elkarteak manifestaziora deitu dute bihar “Errenteria herriarentzat logikoa eta babesgabekoentzat duina den animalia bilketa zerbitzu baten alde”. Errenteria-Oreretako kaleetan zeuden animaliak jasotzen zituzten bi elkarte horiek orain egun gutxi arte; udalak zerbitzu hori emateko ateratako lizitazioaren arabera, baina, aurrerantzean Bizkaiko Zaunk enpresak emango du zerbitzua.

Manifestazioa lizitazio berriaren kontrako jarrera adierazteko deitu dute Miauka eta Kirebak, “lizitazio prozesuan zehar ustezko irregulartasunekin, Bizkaiko enpresa bati esleitu zaio zerbitzua. Txakur eta katuei errekurtso ekonomiko eta azpiegitura gutxiago zuzenduko zaizkie, beren ongizatea eta herritarrei eskainitako zerbitzua zuzenean kaltetuz”.

Manifestazioa 19:30ean abiatuko da Biteri Kaleko 34. zenbakitik eta Biteri kalea pasata, Gamon Zumardira joko du eta Herriko Plazan amaituko da. Bertan komunikatua irakurriko dute deitzaileek, eta informazio banaketa eta sinadura bilketa egingo dute 21:00ak arte.

Miauka eta Kirebak egindako adierazpenei erantzun die Errenteriako Udalak. Bi puntu bereizi behar direla esan du, “zerikusirik ez dutelako”: zerbitzuaren kalitatea animaliak jasotzeko garaian eta animaliei tratu egokia emateko garaian; eta enpresa adjudikazio hartzaile berria Zaunk izatea ekarri duen lizitazio publikoaren prozesua.

Atzera egin du udalak komunikabideetara helarazitako prentsa oharrean azaltzeko 2011. urtean  gobernu aldaketa gertatu zenean, zerbitzu emateak 9.000 euroko aurrekontua zuela, “garai horretan ematen zen zerbitzua kalitate eskasekotzat jotzen zen, eta udalak baldintzak aldatu eta apustu garrantzitsua egin zuen jasotzeko moduari zein animalia horien zaintzari zegokienez”. 2016an Kireba enpresa kontratatu zuen udalak, “zerbitzuaren kostua urteko 40.000 eurokoa zen, hau da, 2011n zuen kostua laukoiztu zen, eta erabaki horren atzean udalak zuen kezka eta animalien ongizatea bermatuko zuen kalitatezko zerbitzua izateko apustua zeuden”.

Lizitazio prozesuaz mintzatu da ondoren udala, eta nabarmendu du, inork ez zuela baldintza agiria errekurritu, eta lizitazioa Zaunk enpresak lortu zuela beste enpresa batzuekin lehiatu ondoren, “Kireba enpresak ere lizitazioan eskaintza aurkeztu zuen. Kirebak puntu bakar bat gehiago lortu zuen balorazio teknikoan eta puntuazio nabarmen baxuagoa balorazio ekonomikoan (lizitazioaren amaierako puntuazioan balorazio teknikoak %20 eta balorazio ekonomikoak %80 balio zuen)”. Nabarmendu du gainera, Zaunk enpresak albaitari propioa edukitzea, animaliak 40 minutuan entregatzeko konpromisoa hartzea eta animaliak jabeen etxebizitzan zein udal egoitzetan entregatzeko eskaintza egitea. Etxe animaliak jasotzeko zentro integrala dela Zaunk erantsi du, “Eusko Jaurlaritzak onartutako animalia abandonatuen edo galduen kudeaketarako protokoloa betetzen du eta animaliak adoptatzearen aldeko sustapen handia egiten du”.

Kireba enpresak lizitazioan lehiatu eta galdu ondoren eman duen erantzunaren aurrean harridura erakutsi du gainera udalak, “lizitazioan galdu duena beste modu batean lortu nahi izateagatik, enpresa gisa ere baduelako enpresa interesa”. Kontratazio mota hori legez modu horretara egin behar duela azaldu du udalak, lizitazio publiko batean beste enpresa batzuekin lehiatuta, alegia. Harago jo du,  animaliekiko ongizatea bermatzea handitzen joan den aurrekontuen baitan dagoela esan du, baita pleguetan ere: “Kireba enpresak uste bazuen ongizate hori ez zela betetzen pleguak errekurritu zitzakeen edo bere burua ez aurkeztu. Baina ez amaiera arte itxoin eta esleitua izan den enpresa beste bat dela ikusitakoan, udal honek ulertzen ez duen bide bati ekin dio”.

Animaliak jaso eta zaintzeko kalitatezko zerbitzua izatea dela udalaren asmoa esan du azkenik, “2011tik 2018ra arte eskainitako zerbitzuaren bidez erakutsi duen bezala. Gizarte, hizkuntza, ingurumen eta berdintasun irizpideak txertatu dira eta apustu sendoagoa egin du irizpide tekniko eta kalitate alorrekoen alde, irizpide ekonomikoen gainetik”. Horiek horrela, konpromisoa hartu du lizitazio publikorako irizpideak hobetzen joateko, “gizarte alorreko irizpide objektiboak lehenesteko, eta kasu honetan, Miauka bezalako elkarteekin eskutik joateko, zerbitzu honen kalitatea hobetu eta animalien interesak babesteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.