Trintxerpen arratoiak ugaritu direla salatu du Ezker Anitzak
Portu Agintaritzari egotzi dio ardura, kaiko Herreran zereal-aleak modu desegokian pilatzeagatik
Koltza, olo-aleak eta irina biltzen ditu Portu Agntaritzak Trintxerpeko biltegietan. Ezker Anitzak salatu duenez, arratoiak gero eta ugariagoak dira Trintxerpeko Euskadi Etorbidearen inguruan, eta Portu Agintaritzari egotzi dio arazoaren ardura, alderdiaren ustez, kaiko Herrerako biltegietan Portu Agintaritzak era desegokian biltzen dituen zereal-aleak erakarrita ugaritu direlako arratoiak.
Zehaztu dutenez, irina, olo-aleak, eta koltza gordetzen ditu Portu Agintaritzak Trintxerpeko biltegietan, eta Ezker Anizak ezbaian jarri du produktu horiek pilatzeko beharrezko osasun baimenak dituztenik. Jakinarazi duenez, gainera, gaia salatu duenik izan da, Osasun Sailan eta Portu Agintaritzan bertan, baina arazoari oraingoz inork ez diola aurre egin gaineratu dute.
“Portu Agintaritzaren ardura da enpresei exijitzea produktuen manipulazioa behar bezala egitea, herritarrak eta ingurumena kaltetu gabe”, salatu du Ezker Anitzak, “baina Portuaren lan egiteko era gertuago dago IXX. mendetik XXI. mendetik baino” deitoratu dute. Portuari “beste alde batera begiratzeari utzi” eta arazoa konpontzeko behar diren neurriak har ditzala eskatu diote.
