Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hainbat elkarteri beren jarduera diruz laguntzea adostu du plenoak

Apirileko ohiko udalbatzarrean egin dute, Oiartzungo hainbat elkarte diruz laguntzea onartu dute. Hondakinen gaiak, berriro, eztabaida sortu du.

plenoa apirila 2019 Egungo udalbatzari aste gutxi batzuk falta zaizkio.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/01

Apirilari dagokion ohiko udalbatzarra egin zuten atzo arratsean, eta agintaldia bukatzeko ez dira asko geratzen. Hamahiru puntuko gai zerrenda izan zuten mahai gainean, eta horietako dezente herriko hainbat elkarteri diru laguntzak ematea ebazteko izan zen.

El Watan Sahararen Lagunen Elkartea 13.000 eurorekin lagunduko dute aurten (hitzarmena 2023ra arte berritu daiteke). Hainbat kultur jarduera egiten dituzte urtean zehar, eta udaran Saharako haurrak jasotzen dituzte. Gainera, Mendebaldeko Sahararaino ere joaten dira, laguntzera. Aho batez onartu zuten.

Herrian hainbat jarduera antolatzen dituen beste elkarte bat Ibargain Musika Eskola da. 1994/1995 urtetik dago Oiartzunen errotuta, eta sustatzen duen musika formazioa lagunduko du udalak beste urte batez. Musika eskolak jasoko duen diru laguntza matrikulazio kopuruak zehaztuko du. Puntu hau ia aho batez onartu zuten, EAJko zinegotzi bat abstenitu egin baitzen.

Intxixu-AEK euskaltegiarekin duten hitzarmena berritu dute. 2018-2022 urteen arteko euskararen plan estrategikoak kontuan hartuta, euskararen ezagutza eta ikasketa laguntzeko 25.585 euro bideratuko dizkiote euskaltegiari.

Kirol kluben funtzionamendua laguntzeko 54.000 euro bideratuko dituzte. Bi puntu horiek aho batez onartu dituzte.

Beste puntu bat izan zen 2020ko jai egun ofizialarena zehaztea. Abuztuaren 3a izango da, astelehenarekin.

Hiri garbiketa

Hiri garbiketaren kontratuan aldaketa bat egitea proposatu zuten, ardura horretara bideratuta dauden ibilgailu berriak erosteko. EH Bilduk aldeko botoa eman zuen, eta EAJ abstenitu egin zen. Eskari eta galderen txandan, plenoaren bukaeran, eztabaida sortu zen zinegotzi jeltzaleen eta gobernu taldearen artean.

Izan ere, Rafael Bergaretxe jeltzaleak gogorarazi zuen Zubietako errauste planta martxan jarri dela, eta atez atekoa berrikusteko ordua dela gaineratu zuen. “Gai honekin EH Bilduk beti izan du jarrera itxia, eta guk hori kritikatzen dugu”, zehaztu zuen EAJren bozeramaileak. Atez atekoa ezarri zenetik ia hamarkada bat pasa dela gogorarazi zuen, eta epe horretan faktoreak aldatu direla. Hondakinak bereiztearekin oiartzuarrak kontzientziatua daudela adierazi zuen.

Gainera, San Marko Mankomunitatean papera zein den galdetu zuen: “Oiartzungo Udalak badu jarrera insolidarioa. Zertarako dago mankomunitatea? Sinergiak bilatu beharrean, bakoitzak bere aldetik jokatzen du”.

Jexux Leonet alkateak erantzun zion. Esan zuen hitz egiteko prest daudela, baina ez dutela proposamenik jaso. Galdetu zuen ea oiartzuarrek zergatik ordaindu behar duten errauste planta, eta argi utzi nahi izan zuen %85eko birziklatze tasa ez duela EH Bilduk egiten, oiartzuarrek baizik. Alkateak esan zuen iruditzen zaiola interes elektoralarekin piztu dutela eztabaida, eta ardurarekin jokatzeko eskatu zion.

Alkatearen ondoren alkateordeak hartu zuen hitza. Eneritz Arbelaitzek nabarmendu zuen San Markoseko Mankomunitateak datu kaxkarrak dituela, eta atez ateko bilketa duten herriek orekatzen dutela: “Gu gara solidarioenak, guri esker organiko eta errefusaren prezioa jaisten delako”. Gainera, hondakinak bereizi eta birziklatzearena ez dela hautazkoa erantsi zuen: “Gure hurrengoei zein planeta utziko diegun dago jokoan”.

Bergaretxek berriro hitza hartu zuen, eta esan zion gaia atera zuela hondakinei buruzko puntu bat zegoelako, eta horrela egiten dutela beti. Leonetek erantzun zion atzoko zerrendako gaia beharrezkoa zela, bi ibilgailu erre zirelako eta beste bi oso zaharrak zeudelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.