Kultur Agenda zerbitzua sortu du udalak
Herrian antolatzen diren jardueren berri ematea da asmoa
Askotariko jarduerak antolatzen dira urte osoan Pasaian, eta horiei guztiei oihartzuna eman asmoz, Pasaiako Udalak Kultur Agenda zerbitzua sortu berri du.
Paperean zein euskarri digitalean zabalduko dute kultur agenda. Papereko lehen esku-orria banatu dute ja postontzietara, eta sare sozialen bidez ere ari dira aldiro-aldiro antolatutakoen berri ematen, Facebook, Twitter eta Instagram bidez.
Posta elektroniko bidez buletina jasotzeko aukera eskainiko dute baita ere. Interesdunek izena eman beharko dute aurrez. Horiez gain, herriko kultur eragileei deia egin diete antolatutakoen berri kultur agenda bidez iragarri dezaten, posta elektroniko bidez informazioa helarazita.