Maiatzaren Lehenean, martxan
Maiatzaren Lehenean ohiko martxa egin dute gaur goizean, Errenteria-Oreretatik Donostiara, hainbat sindikatuk eta eragilek deituta.
Martxa, Zumarditik irten berritan. Hainbat sindikatu eta eragilek deituta, martxa egin dute gaur Errenteriatik Donostiara hamarnaka lagunek. Gamon Zumardian abiatu dute martxa, eta 13:00etan Donostiako bulebarrean hasiko den manifestazioarekin bat egingo du Errenteriatik abiatu den zutabeak.
Bizitza duinen alde, borrokei eutsi zioen pankartarekin zabaldu dute mobilizazioa, esanaz lan esparruan duintasuna bermatu behar dela arlo guztietan bizitza duina izan nahi bada.

