Etorkizuneko euskal eskola publikoa marraztu dute
Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da eta horren barruan gogoeta prozesua egin zuten pasa den abenduan hainbat ikasle ohi, irakasle eta gurasok.
Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da eta horren barruan gogoeta prozesua egin zuten pasa den abenduan hainbat ikasle ohi, irakasle eta gurasok. Merkatuzarren egin zuten habia eskola publikoaren gaineko gogoeta egiteko, eta atzera begira jarri ziren, baina batez ere etorkizunera begira zer nolako eskola irudikatzen duten azaltzeko. Orain, gogoeta prozesu horrek emandakoa eta ateratako ondorioak bideo labur batean bildu dute, eta lau haizetara zabaldu.