"Inspiratzaileak" Donibanen elkartuko dira
Oarsoaldea Garapen Agentziak tailer bat antolatu du, zahartzaro aktibora bideratutako proiektu ekintzaileak sustatzeko.
Adinekoentzako propio pentsatuta dago Trintxerpen eskainiko duten saioa. Oarsoaldeak zahartzaroa eta mendekotasunari laguntzeko proiektuak sustatu nahi ditu, etorkizunean sektore horretan aukera handiak zabalduko direla sinetsita. Horregatik tailer berezi bat antolatu du maiatzaren 14rako Donibaneko kultur aretoan, Inspiratzaileak deritzan programaren barruan eta ekintzaileei eta zilar ekonomiaren esparruan dabiltzan enpresei bideratuta. Tailerra doakoa da eta 14:30etik 16:30era izango da.
Jardunaldian, zahartzaroaren alorreko ekintzailetza esperientziak aurkeztuko dituzte. Han izango dira, Zilarnet, Askora eta BPxport enpresetako ordezkariak, zahartzaroa aktiboari lotuta martxan dituzten egitasmoak aurkezteko. Aurrerago, maiatzaren 21ean, jardunaldian parte hartu duten pertsonak berriro elkartuko dira eta bere ideiak eta proiektuak partekatzeko aukera izango dute.
Izen-ematea proiektuaren webgunearen bidez gauzatu behar da eta informazio zabalagoa behar izatekotan Oarsoaldea Garapen Agentziara idatzi.
