Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Itsasoan edo lehorrean, baina Oarsoaldean udan kirola

Uda kirol kanpainaren barruan, 3-16 adin tartekoek eta 16tik gorakoek 35 jardueraz gozatzeko aukera izango dute uda aroan.

Kirol zinegotziek Lezoko rokodromoan aurkeztu dute Uda 2019.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2019/05/03

Uda kanpainaren berri eman dute gaur Oarsoaldeko lau udaletako kirol zinegotziek. Orotara, 35 aukera izango dituzte Errenteria-Oreretako, Pasaiako, Oiartzungo eta Lezoko biztanleek udan ere kirolaz gozatzeko. Eskaintza, iaz bezala, adin guztietako lagunentzat zabaldu dute. Ekainaren 17tik irailaren 8ra arte zabalduko dira jarduerak, txandaka (12 txanda daude)

Jon Txasko (Errenteria-Orereta), Lore Suarez (Pasaia), Enekoitz Marcos (Oiartzun) eta Irlentz Ortega (Lezo) herri bakoitzeko Kirol zinegotziak izan dira Uda kanpainaren xehetasunak eman dituztenak, gaur goizean Lezoko Bekoerrota kiroldegian egin den agerraldian. Udalen arteko elkarlanetik, eskualdeko Kirol Mahaian, sortutakoa da Uda kanpaina, udal bakoitzak dituen errekurtsoen optimizazioan oinarrituta eta eskaintza zabala helburu. 3-16 adin tartekoentzat eskaintza, nahiz 16tik gorakoena prestatu dute. Hala, itsasoko eta lehorreko ekintzak izango dira.

Horietan izena emateko epea atzo (maiatzak 2) zabaldu zen. Izen emateen informazioa, eta Udaren kirol eskaintza osoaren herri bakoitzeko informazio euskarrien bidez (udal webguneak) edo banatuko diren 8.500 eskuorrietan dago. Horiek ikastetxeetan banatuko dituzte, eta tokian tokiko kirol instalazioetan eskuratzeko aukera dago.

Eskaintzan sakonduz, iaz abian jarritako nordic walking, Zirkua Kalean, eta paddle board jarduerak nabarmendu dituzte Kirol zinegotziek. Eta kanpaina udatiarra denez, herritarrak animatu dituzte batez ere itsasoarekin harremana duten jardueretan izena eman dezaten: bela, piraguismoa, arrauna, paddle surf eta urpekaritza. Hala, itsasoko jarduerak ingurune naturalean egiten direnez, Pasaiako badiaz gozatzeko aukera ere ematen dutela zabaldu dute udal ordezkariek, “badia beste perspektiba batetik ezagutu daiteke”. Bela jardueretan indar berezia jarri dute, esanaz beste herrietan arrakasta duen jarduera dela, eta kirola egiteaz gain, itsasoaren nahiz haizeen aldaeraren ezagutza izateko balio duela.

Udan kirolaz gozatzeko prestatu dute Uda 2019. Eta aldi berean osasuna hobetzeko eta ariketa fisikoa sustatzeko iniziatiba onuragarria dela adierazi dute Kirol zinegotziek.

Eskuorriak
Banatuko diren 8.500 eskuorrietan xehetasunez agertzen dira Uda 2018 kanpainaren barruan dauden kirol jarduera guztiak. Herriz herri agertzen da zer egin daitekeen, eta herri bakoitzeko jarduera zerrendan, horiek non diren, eta izena emateko zer egin behar den (telefono zenbakiak, prezioak, txandak eta bestelakoak) ageri dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.