Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mugitu Astea antolatu du Errenteriako Atletismo Taldeak, kirola sustatzeko

Helburua, kirola sustatzea, jarduera fisikoa zabaltzea errenteriarren artean eta horretarako kirol jarduerak zein adituek emango dituzten hitzaldiak antolatu ditu gaurtik hasi eta hilaren 11 bitartean.

EAT beteranoak atletismoa EATko beteranoak, artxiboko irudi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/03

Mugitu Astea, doako jardueraz betetako zazpi eguneko egitaraua antolatu du EAT-k, Errenteriako Atletismo Taldeak. Helburua, kirola sustatzea, jarduera fisikoa zabaltzea errenteriarren artean eta horretarako kirol jarduerak zein adituek emango dituzten hitzaldiak antolatu ditu gaurtik hasi eta hilaren 11 bitartean. Dana Romerok EATren Kirol Zuzendariak azaldu duenez hirugarren aldiz antolatu du aurtengoarekin atletismo taldeak ate irekien jardunaldia, “ohitura osasungarriak eta jarduera fisikoa sustatzea da helburua eta astearen bidez aukera hori zabaltzen diegu herritar guztiei. Horri begira, ekintza praktikoak ditugu baita hitzaldiak ere kirolarekin, elikadurarekin edo emakume kirolariekin lotutakoak, dena lotuta dagoelako azken batean”.

Aurten gainera indar berezia jarriko du EATk inklusioan, “integrazioa landu nahi dugu, dibertsitate funtzionala duten herritarrengana heldu, eta besteak beste, zeinu hizkuntzan arituko den interpretea izango da hitzaldietan gorrek haietan parte hartzeko aukera izan dezaten”. Tailer praktikoetan ez, baina hitzaldietan ere izango dira Mindara Elkarteko kirolariak. “Hau guztia aurrera urrats txiki bat da—azaldu du Romerok— eta urtetik urtera zabaltzen joatea da helburua ahalik eta herritar gehiago integratzeko”.

Aniztasun kulturalari ere erreparatu diote, eta egitarauaren barruan antolatu duten topaketan jatorri ezberdinetako jendea gonbidatuko dutela zehaztu du Romerok, “integrazioa hainbat ikuspegitik ari gara barneratzen aurten”.

Gaur hasiko da astea, eta hitzaldi bat aukeratu dute horretarako: Elikadura ume eta gazte kirolariengan. 18:00etan hasita, informazio zabaldu eta zalantzak uxatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Beraungo Atletismo pistan izango da. Bihar berriz, ibilketa nordikoaren inguruko hastapen ikastaroa egingo dute EATren Gabierrotako (Nafarroa etorbidea 11-13 behea) egoitzatik abiatuta 10:00etan. Makilak bertan utziko dizkietela parte hartzaileei zehaztu du Romerok.

Hitzaldien artean, Emakume kirolarien ingurukoa antolatu dute, datorren ostegunean izango da hori, eta Esther Estefania, Rosi Talavera, eta Eva Esnaola atletek hartuko dute parte besteak beste, eta helburua esperientziaz hitz egin eta elkarrizketa informal bat sortzea dutela helburu zehaztu dute antolatzaileek.

Romerok parte hartzera animatu ditu herritarrak, “kirolera hurbildu eta ohitura osasungarrien alde egitera”. Parte hartzeko izena eman behar da eta horretarako hiru bide daude: 675 66 39 04 telefono zenbakira deitzea, zenbaki berera whatsapp bidez mezua bidaltzea, edo posta elektronikoz.

Atletismoaren egoerak Errenteria-Oreretan hobera egin duen zalantzarik ez du EATren Kirol Zuzendariak: “8-12 urte arteko talde oso ona dugu eta %70 neskak dira, garrantzitsua dena oso. Zoritxarrez 17 urtetik 30era hutsunea dugu, ez dakigu zein den arrazoia eta guretzat erronka da horiengana heltzea, edota 12 urtera arte ditugun horiek jarrai dezaten lortzea. 35 urtetik gora, berriz, talde polita dugu 16 atleta master ditugu eta federatutako talde bat dugu, Espainiako Estatuko txapelketetan jokatu duena, eta estatu mailako zortzi klub onenen artean sailkatu da”.

Egitaraua

  • Gaur, ostirala: Elikadura ume eta gazte kirolariengan hitzaldia, 18:00etan Beraungo Atletismo pistan.
  • Bihar, larunbata: Ibilketa nordikoaren inguruko hastapen ikastaroa, 10:00etan Gabierrotako egoitzan (Nafarroa etorbidea 11-13, behea).
  • Astelehena, hilak 6: Gorputz konposizioaren ebaluazioa 09:00etan Gabierrotako egoitzan (Nafarroa etorbidea 11-13, behea); entrenamendu funtzionala, zirkuituak 09:30ean eta 17:00etan egoitzan bertan.
  • Asteartea, hilak 7: Gorputz konposizioaren ebaluazioa 13:00etan Gabierrotako egoitzan (Nafarroa etorbidea 11-13, behea); Korrika taldea egoitzatik abiatuta 13:45ean; Gorputz konposizioaren ebaluazioa 17:00etan Gabierrotako egoitzan; Hipoprisiboak atletismoari begira 18:00etan.
  • Asteazkena, hilak 8: Gorputz konposizioaren ebaluazioa 09:00etan Gabierrotako egoitzan; entrenamendu funtzionala, HIIT 09:30ean; Kirol podologia Merkatuzarreko Luis Caso aretoan 17:30ean; Kirol Coachinga Merkatuzarreko Luis Caso aretoan 18:30ean.
  • Osteguna, hilak 9: Korrika taldea egoitzatik abiatuta 13:45ean; Emakume kirolarien inguruko hitzaldia Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan 17:00etan; Elikadura master atletentzat Merkatuzarreko Luis Caso aretoan 18:00etan.
  • Ostirala, hilak 10: Entrenamendu funtzionala, HIIT 17:00etan; Pilates eta Core, 18:00etan; hipopresiboen hastapen ikastaroa 19:00etan. Ekintza guztiak Gabierrotako egoitzan.
  • Larunbata, hilak 11: Bidegorritik txangoa oinez, lasterka edo bastoiekin, 10:00etan Gabierrotako egoitzatik abiatuta; Azoka txikia, 11:00etan.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.