Pasaia edo 'Gehiengoaren Hiria'
Pasaiako badiako arkitektura garaikideari buruzko liburua aurkeztuko dute ostegunean.
Jonander Agirre Mikelezek eta Ander Gortazar Balerdik idatzi dute Gehiengoaren hiria, zehaztu dutenez “hiria hobeto ezagutu eta maitatzea” helburu. Biak arkitektoak, beren espezialitatean jarri dute begirada, hain zuzen, badia inguruko arkitektura garaikidean.
Liburua Pasaiako Udalak argitaratzen duen Zabaldiya bildumaren bosgarren zenbakia da, herriko historia, kultura eta ondarea zabaltzeko sortua. Kultur Zerbitzuak eskaintzen dituen Ereiten enpresak du Zabaldiya bildumaren ardura.
Liburuaren aurkezpena ostegunean izango da (hilak 9), 19:00etan, Trintxerpeko udal liburutegian.