EAJk hautagaitza aurkeztu du
"Talde berria eta sendoa" dela defendatu du Nahikari Otermin alkategaiak.
EAJren hautagaitzaren aurkezpena, Donibanen. Aurpegi berri asko EAJren Pasaiarako hautagaitzan. Gaur aurkeztu dute taldea jeltzaleek, “talde berria eta sendoa dela” nabarmenduz.
Nahikari Otermin alkategaiak defendatu duenez, “Pasaiarekin konprometitutako pertsonek” osatzen dute taldea, “gaitasuna, esperientzia, aniztasuna, berritasuna eta bereziki ilusioa eta lanerako gogoa uztartuz”.
Ohartarazi duenez, “Pasaiari behin betiko bultzada” emateko prest dagoen lan taldea da. Izan ere, jeltzaleen ustez, Pasaia “paralisi egoeran” egon baitzen EH Bilduren gidaritzapean, eta azken lau urtetan aurrera urratsak egin direla defendatuta, lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute: “Prest gaude gidaritza hartzeko eta herritarrekin batera Pasaiari merezi duen etorkizuna emateko”.
Zerrenda:
1.Nahikari Otermin.
2.Loreto Osa.
3.Jon Ander Eceiza.
4.Jose Juan Zubillaga.
5.Koldo Perez.
6.Aitor Iturbe.
7. Arantxa Larrea.
8.Ana Riobo.
9. Garikoitz Agote.
10.Urko Bidegain.
11. Belen Prieto.
12.Fernando Trincado.
13.Aitor Intxausti.
14.Leire Lasa.
15.Josu Urtizberea.
16. Belen Otaegui.
17. Juan Carlos Martin.
Ordezkoa: Dionisio Urresti.
