Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egitarau zabala Emakumeen etxean

Aste honetan bertan izango da lehenengoa, Emakumeak eta pentsioak mahai ingurua antolatu dute hilaren 9an 18:30ean hasita.

Emakumeen Etxean ate irekien jardunaldia egin zuteneko irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/06

Emakumeen Etxeak egitarau zabala prestatu du hilabete honetan. Aste honetan bertan izango da lehenengoa, Emakumeak eta pentsioak mahai ingurua antolatu dute hilaren 9an 18:30ean hasita. Emakumeek beren lan ibilbidean zehar hartzen dituzten erabakiek pentsioetan zer eragin daukaten aztertuko dute eta pentsioetan ematen den genero arrakala azalduko dute, besteak beste. Gaia hiru ikuspegitik landuko dute: pentsiodunak, sindikatuak, eta gazteak.

Ikus-entzunezkoak hartuko du lekukoa hilaren 14an (asteartea), Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak dokumentalaren proiekzioarekin. Ondoez psiko soziala eta genero bizipenak uztartzen dituen ikus-entzunezkoa da eta proiekzioaren ondoren eztabaidarako espazioa zabalduko dute. 19:00etan izango da. Azkenik, hilaren 30ean, ostegunarekin,  Sorginlore Gizarte Elkartearen eskutik Komunikazioa feminismotik eraldatzen izeneko mahai-ingurua antolatu dute. Esperientzien elkartrukea eta hausnarketarako espazioa irekiko da. Hiru ikuspuntutatik jorratuko da gaia, ARTibismotik Laura Contresarekin; umoretik, Beatriz Egizabalekin; eta ikus-entzunezkoetatik, Maddi Castrorekin.

Hilabete honetan gainera, bi ikastaro berri hasiko dira, eta oraindik izena emateko epea zabalik dago. Autodefentsa feminista tailerra da bat. Tailerraren helburua erasoak identifikatzea eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertuko da. Era berean, mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzan jasaten diren eraso egoerei aurre egiteko. Ikastaroa, hilaren 11n izango da (larunbata) 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Desprintzesatze tailerra izango da bestea.  Ikastaroaren iraupena 5 saiokoa izango da, hilaren 16tik (osteguna) ekainaren 13era bitartean ostegunetan 18:00etatik 20:00etara, gazteleraz. Ikastaroa, Faktoria Lilako Irantzu Varelak emango du.

Ikastaroak doakoak dira eta izena emateko bide ezberdinak daude: Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzuan, internet bidez, edo emailez. Ikastaroez gain, Eskola Feministak bi talde eskaintzen ditu, urte osoan zehar zabalik daudenak: Indarkeria gabeko bizitzaren aldeko emakumeak; eta Emakume zaintzaileentzako topagunea. Gainera Azalean sexu aholkularitza zerbitzua eskaintzen da Emakumeen Etxean, hilabetearen bigarren ostegunean 18:00etatik 20:00etara.

Emakumeen Etxeak ateak zabalik ditu astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara eta asteartetik ostegunera, 16:00etatik 20:00etara. telefono zenbakia, honakoa: 943 449 630.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.