Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk eskualderako proposamenak aurkeztu ditu

Oarsoaldeko lau alkategaiak elkartu dira San Markoko gotorlekuan egin duten agerraldian.

Mikel Arruti, Aizpea Otaegi, Jexux Leonet eta Junkal Mintegia, Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako alkategaiak, hurrenez hurren.
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2019/05/06

“Eskualdeak aurrez aurre erronka handiak” dituela defendatuta EH Bilduren eskualdeko lau alkategaiek agerraldi bateratu bat egin dute gaur eguerdian San Markoko gotorlekuan, Oarsoalderako dituzten “proposamen adostuak” aurkezteko.

“Estrategia bateratu baten beharra” defendatu du denen izenean Errenteriako alkategai Aizpea Otaegik, eta “sinergiak” bilatuko dituztela agindu.

Lanerako lau ardatz dituztela jakinarazi dute: Garapen sozio ekonomikoa bultzatzeko politikak, politika sozialak, kultur politikak eta mugikortasunaren esparrukoak, eta atalez atal esku artean dituzte egitasmo garrantzitsuenak zerrendatu.

Batzuk nabarmentze arren, mugikortasunaren atalean EuskoTreneko trenbidea Pasaian eta Errenterian lurperatzeari buruzkoak aipatu dituzte; Kultur politiketan, ekimenen osagarritasuna bultzatu eta Errenteriako Atlantikaldia eta Pasaiako Itsas Festibalaren arteko lankidetza; Politika sozialetan,  berdintasuna lehentasunezkotzat jo dute, eta sozio-ekonomian proiektuen dibertsifikazioa defendatu dute.

Aipamen berezia Portu Agintaritzari egin diote, “Portua eta udalerrien arteko harremana aldatzeko ahalegina” egingo dutela iragarriz, “Portuak herritarrei bizkar emateari utz diezaion”.

Gorteetako hauteskundeen “emaitzekin pozik”

Oiartzungo alkategai Jexux Leonetek Espainiako Gorteetarako hauteskundeen balorazio egin du, lortutako emaitzekin “oso gustura” daudela adieraziz. Leonetek Nabarmendu duenez, EH Bildu izan da indar politiko bozkatuena eskualdean, 10.000tik gora boto bildu dituztela ohartarazita.

Gaineratu duenez, “herritarren babesak hauspoa eman die maiatzaren 26ko erronkari aurre egiteko”, eta herriz herri zein eskualderako proiektu zehatzak dituztela goraipatuta, herritarren babesa eskatu eta eskertu du.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.