Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ez diote borrokatzeari utziko

Ez dute borrokatzeari uzteko asmorik, ez behintzat, aldarrikapen guztiak bete eta bermatzea lortzen duten arte. Izan ere, mobilizazio eta manifestazioak, kalera ateratzeak ahalbidetu die jubilatu eta pentsiodunei txikiak izangatik ere, hainbat lorpen eskuratzea.

1.080 euroko gutxieneko pentsioen aldarrikapena biseran, gaurko Duintasunaren elkarretaratzean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/06

Kalean jarraituko dute. Ez dute borrokatzeari uzteko asmorik, ez behintzat, aldarrikapen guztiak bete eta bermatzea lortzen duten arte. Izan ere, mobilizazio eta manifestazioak, kalera ateratzeak ahalbidetu die jubilatu eta pentsiodunei txikiak izangatik ere, hainbat lorpen eskuratzea. Besteak beste, Espainiako Gobernuak pentsioak %1,6 igotzea  2018an, eta %1,8 2019an lortu zuten, “bataila txiki bat irabazi genuen”. Beren eskaerak lortu dituztela pentsatzea arriskutsua dela ohartarazi du gaur Duintasunak hileko lehen asteleheneko elkarretaratzean, “uste badugu lortu dugula eskatzen dugun hura, ez du zentzu handirik mobilizazioekin jarraitzeak, hori da Espainiako Gobernuak, zein autonomikoak nahi dutena, banatu eta mobilizazioak bertan behera utz ditzagun”.

Jubilatu eta pentsiodunen eskaerak bere horretan jarraitzen dutela gogorarazi dute, “Zapateroren (PSOE) 2011ko erreformak ekarritako murrizketak indarrean direlako, baita 2013ko Rajoyrenak ere (PP). gainera 2020an, ez badugu erremediorik jartzen, pentsioak %0,25 igoko dizkigute: ez gaitzatela engaina”.

Gogor salatu dute hauteskunde garaian, jubilatu eta pentsiodunak babesten dituztela dioten alderdiak, “inongo konpromiso errealik hartu gabe. Beren ordezkariak bidaltzen dituzte ekonomian adituak bailiran komunikabideetara pentsio sistema ez dela jasangarria esatera behin eta berriz, beren mezua sinetsi eta pentsio plan pribatuak egin ditzagun. Kapitalaren konplizeak dira, finantza taldeen konplizeak”.

Hamarnaka lagunek egin dute bat Duintasunaren elkarretaratze eta manifestazioarekin.

Gogora ekarri ditu, bestalde, legebiltzarrean EH Bilduk eta Podemosek pentsioen osagarrien gainean aurkeztu zuten mozioak atzera bota zituztela EAJ eta PSE-EEk. Beren aldarrikapenak ez direla aldatu nabarmendu du Duintasunak: 1.080 euroko gutxieneko pentsioak; 1.200 euroko gutxieneko Lanarteko Gutxieneko Soldata; pentsioen KPIaren araberako urteroko balio handitzea legez bermatzea; soldata eta pentsioen soldata arrakalarekin amaitzea; 2011 eta 2013 urtetako lan erreformak bertan behera uztea; botiken koordainketa eta medikamentazoa bertan behera uztea; euskal babes eta gizarte segurantza sistema publikoa sortzea.

Argi esan dute,”gobernuan dagoena dagoela, pentsioak babesten jarraituko dugu”. Elkarretaratzea amaitu eta manifestazioa hasi aurretik, deialdia egin dute Donostiara joateko larunbatean (hilak 11) bertan jubilatu eta pentsiodunek manifestazioa egingo dute Udal Hauteskundeetarako kanpaina hasi eta hurrengo egunean. Helburua, pentsio duinen gaia eta pentsiodunak alderdien agenda politikoan lehen lerroan izatea. Berdin egin zuten Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina hasi eta hurrengo egunean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.