Josefina Eliok, mende bat soinean
100 urte, mende bat bete du pasa den larunbatean Josefina Elio errenteriarrak. Artaxoan ospatu zuen larunbatean, bere jaioterrian, eta gaur berriz, Errenteria-Oreretan ospatu du.
100 urte, mende bat bete du pasa den larunbatean Josefina Elio errenteriarrak. Artaxoan ospatu zuen larunbatean, bere jaioterrian, eta gaur berriz, Errenteria-Oreretan ospatu du. Julen Mendoza alkateak bisita egin dio Olibeteko eguneko zentroan, eta lore sorta zein Lander Urkia errenteriarrak egindako argazki markoa eraman dizkio udalaren izenean. Artaxonatik Galtzarabordara etorri zen Elio haren seme-alaba eta senarrarekin batera, azken hori Luzuriagan hasi zelako lanean.
Zortzi seme-alaba, 15 biloba eta bost birloba ditu Eliok. 100 urtera arte sasoian iristeko sekretua esan du, 91 urtera arte yoga egin zuen, eta duela urte eta erdira arte dantza.
Erroldaren arabera, 100 urte edo gehiago dituzten 11 pertsona bizi dira Errenteria-Oreretan.