Lurdes Oiartzabal eta Joxe Amunarrizentzat lehen Landarbaso Trail
Landarbaso Trail mendiko lasterketaren lehen ekitaldia izan zen atzokoa. 206 kirolari iritsi ziren helmugara. Oiartzabal eta Amunarriz, erraz garaile.
Partaide talde bat, Urdaburura iristen. Argazkia: Imanol Lopez. Ederki, oso, joan zen atzoko Landarbaso Trail mendiko lasterketaren lehen ekitaldia. 206 korrikalarik bukatu zuten 18 kilometroko zirkuitu ikusgarria, eta horien artean, emakumeetan Lurdes Oiartzabal lezoarra eta gizonetan Joxe Amunarriz hondarribiarra izan ziren garaile. Euren lasterketak nagusitasunez irabazi zituzten, hainbat minutuko aldea atera zietelako bigarren izan zirenei.
Urdaburu Mendizale Taldeak antolatutako lasterketa egoki joan zen. Ezaguna zen lasterketaren parajeak aski ederrak zirela, eta horrek mendiko probari ikusgarritasun handia eman zion. Boluntario eta laguntzaile askoren lanagatik atera da hain ondo lehenengoz egin den mendiko lasterketa.
Lasterketaren irudiak ikusi nahi izanez gero, Landarbaso Trailen Facebook atarian lor daitezke.
Hemen, lehen bost sailkatuak emakumeetan eta gizonetan:
Emakumeak
- 1. Lurdes Oiartzabal (Lezo) 1.46.12.
- 2. Amaiur Iglesias (Errenteria-Orereta), 1.53.23.
- 3. Itsaso Martinez (Hernani) 2.01.53.
- 4. Maitane Toledo (Oiartzun) 2.06.27.
- 5. Garazi Esturo (Donostia) 2.06.15.

Lurdes Oiartzabal. Argazkia: Mikel Gardey Fotografia.
Gizonak
- 1. Joxe Amunarriz (Hondarribia) 1.24.53
- 2. Igor Amantegi (Urnieta) 1.28.59.
- 3. Lartaun Rodriguez (Donostia) 1.30.43.
- 4. Mikel Oliveri (Errenteria-Orereta) 1.32.03.
- 5. Xabi Babace (Errenteria-Orereta) 1.33.23.

Joxe Amunarriz. Argazkia: Mikel Gardey Fotografia.
Sailkapen osoa ikusteko sartu hemen.
