Trainerilletan Oriok eta Hondarribiak lidergoak berretsi dituzte
Gazteen Mailan lidergoa sanjuandarrena da
Gipuzkoako Trainerillen Ligako bi estropada lehiatu dira asteburuan, Baionan larunbatekoa, eta Getarian atzokoa. Emakumeen estropadan lehengo lau postuak errepikatu dira bi jardunaldietan: Orio A, Donostiarra, Orio B eta Hondarribia, hurrenez hurren. Sanjuandarrak seigarrenak izan ziren Baionan eta zazpigarrenak Getarian.
Mutiletan lehia estuago dago. Hondarribiak irabazi zuen Baionan eta Oriok Getarian. Ligako lehen garaipena oriotarrentzat, Hondarribiari lau segundo aterata.
San Juan laugarren izan zen atzo, Zarautzen atzetik, eta postu berean helmugaratu ziren Baionan, baina kasu hartan Zarautz eta Orio Aren atzetik, hurrenez hurren.
Arrosen nagusitasun erabatekoa, ordea, Gazte Mailan. Bi estropadak irabazi dituzte asteburuan San Juan Donibane Koxtapekoak.
Gipuzkoako Federazio Kopan eta Ligatik kanpo, azkenik, Zarautz B irabazi zuen Baionan eta Orio Bk Getarian. Bi kasuetan, San Juan bigarren helmugaratu zen.