Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lehen sektorea indartu nahi du EAJk lan aukera gisa

Lehen sektorea lan aukera bat izan daitekeela langabezian daudenentzat uste du EAJk, baita nekazaritza edo abeltzaintza ogibide egin nahi duten errenteriarrentzat ere, eta horri begirako proposamenak lantzeko, Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendari Nagusiarekin eta Arantza Ariztimuño Gipuzkoa Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusiarekin bildu da.

Maite Peña EAJko kideekin eta Xabier Arruti eta Arantza Ariztimuñorekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/07

Lehen sektorea lan aukera bat izan daitekeela langabezian daudenentzat uste du EAJk, baita nekazaritza edo abeltzaintza ogibide egin nahi duten errenteriarrentzat ere, eta horri begirako proposamenak lantzeko,  Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendari Nagusiarekin eta Arantza Ariztimuño Gipuzkoa Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusiarekin bildu da.

Lan aukera izateaz gain, bertako produktuak kontsumitzea jasangarriagoa eta osasungarriago dela dio Errenteriako EAJk eta Errenterian horien ekoizpena sustatu beharra dagoela uste du. Horri begira, hainbat proposamen jaso ditu udal hauteskundeetarako programaren barruan: “Belaunaldi erreleboa bermatzearekin batera, gure herriak galdutako potentziala berreskuratzea nahi dugu”. Proposamenen artean erabilerarik gabeko nekazaritza lur publiko nahiz pribatuen inbentarioa egitea jaso dutela azaldu du Maite Peñak alderdi jeltzalearen  alkatetzarako hautagaiak, baita Etorlurrekin hitzarmen bat sinatzea ere, lur sailak nekazaritza bere ogibide bilakatu nahi dutenen eskura jartzeko, “Horretarako, jakina, formazioa eskaini beharko diegu eta Hazi eta Fraisororekin elkarlanean arituko gara”.

Lehen sektorea indartzeko, ordea, hori ez omen da nahikoa eta lehen sektorean ari diren edota aritu nahi dutenen lana erraztu beharra dagoela erantsi du Peñak, ” aholkularitza eta baliabide teknologikoak eskainiz, esaterako, foru aldundiarekin elkarlanean baserrietara eta ustiategietara zuntz optikoa eramanez”. Bertako produktuak sustatzea eta balioan jartzea ere beharrezkoa da EAJrentzat, “eta bere produktuak saltzeko baserritarrek instalazio duinak behar dituzte. Errenteria herri handia da, eta kontsumitzaile potentzial asko ditu, baina baserritarrek egun beren produktuak saltzeko duten aterpea ez da egokia eta gero eta gutxiago dira aukera hori baliatzen duten baserritarrak”. Horren harira, Xabier Olasdkoaga plaza estaltzea proposatu du Peñak, “baserritarrentzat egungo estalpetxoa baino leku duinagoa lortzeko. Gure herrian urtean zehar hamaika ekitaldi antolatzen dira eta Zumardian karpa jarri behar izaten da oso maiz”.

Xabier Olaskoaga plazan argia pasatzen uzten duen egitura arin batekin estaltzea proposatu du EAJk, “horrek bi arazoei emango lieke erantzuna, ekitaldiak antolatzeko urte osorako aterpea izango luke herriak, eta baserritarrentzat ere espazioa eta erosotasuna ekarriko luke”.

Amaitzeko Errenteria-Oreretako espazio naturalak balioan jartzea eta izan duen baserritar tradizioa aitortzea beharrezkoa ikusten du EAJk. “Errenteria baserritarren herria izan zen garai batean, Xenpelarren bertsoek diotenbezala eta gure merkatuak ere inguruko pertsona ugari ekarri ditu urteetan. Hori berreskuratzea, gure nortasuna berreskuratzea da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.