Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mantxester Txikia adierazpen askatasunaren alde

Gara egunkariaren elkartasun eta babes batzordeak 175 harpidedun berri lortu nahi ditu egunkari horren espolioaren aurkako dinamikaren barruan. Errenteria-Oreretako Juan Manuel Cabada artistaren eskultura bat zozkatuko dute.

Juna Manuel Cabada artista eskultura eskutan duela, Gararen elkartasun eta babes batzordeko kideekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/07

Errenteria-Oreretako Gara egunkariaren elkartasun eta babes batzordeak agerraldia egin zuen atzo Foru plazan duen lokalean. Gararen espolioaren aurkako dinamikan lanean hasi eta helburu bat  jarri zutela azaldu zuten atzoko agerraldian, “nazio mailan 60.000 harpidedun berri lortzea da erronka, Oreretara ekarrita, 175 harpidedun berri behar ditugu aurre egin ahal izateko”. Erronka horretan pareko dabiltzala azaldu zuten nazio mailan eta herri mailan, “%60 inguru lortu da , gure herrian datu horretara heltzeko pixka bat falta bazaigu ere”.

Ekainaren 30 arte, ia bi hilabete dituzte aurretik erronka osatzeko falta den %40 hori lortzeko. Hala, herritar guztiak animatu dituzte bat egitera, harpidetza egin, eta antolatu diren bestelako elkartasun ekintzetan ere parte hartzera. Bi mugarri aipatu dituzte:”Hilaren 12an, datorren igandean, Gara erosita artista ezagunek egindako lamina hartzea izango da; bestea, musikari ezagunek ekainaren 9an Ilunben egingo duten kontzertua”. Bide horretan, Errenteria-Oreretak ere bere ekarpena egin nahi izan duela zehaztu zuten. Juan Manuel Cabada Errenteriako artistak eskultura bat eman dio babes batzordeari: “Badira gastu batzuk ordaintzeko, azpiegitura, lokala bera… 2.000 txartel aterako ditugu eta eskultura zozkatuko dugu”. Ekainaren 9an zozkatuko dute 12:00etan elkartasun batzordearen lokalean (Foru plaza) 12:00etan eta irabazleak eskulturarekin batera, bi lagunentzako afaria Oarso Sagardotegian, eta Versalles hotelean gaua eta gosaria irabaziko ditu. Zozketarako txartelak ere batzordearen lokalean salduko dituzte. Lokala egunero dago zabalik 18:30etik 19:30era.

Cabadaren eskulturak Errenteria-Orereta Mantxester Txikia bezala ezaguna izan zen garaira egin du jauzi. Pago egurrarekin, industrien hiru zati irudikatu ditu artistak, eta kea darien tximiniak. Forma geometrikoak erabili ditu bere artelana egiteko, eta guztia bi esku langilek, emakumearenak eta gizonarenak eusten dute.

Eskultura elkartasun batzordearen lokaleko erakusleihoan jarrita izango da zozketa egunera arte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.