Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea
Itsasoarekin harremana duten jarduerak nabarmentzen dira eskaintzan
Eskalada ikastaroak ere badira aukeran Pasaiako Udalak prest du udako kirol eskaintza eta zabaldu du izen-emate epea. Lehengo ostiralean aurkeztu zuten eskualdeko lau udalek elkarlanean osatu duten eskaintza, eta horren barruan Pasaiakoa.
Ziurrenik gertutasunarengatik, itsasoarekin harremana duten jarduerak nabarmentzen dira Pasaian: piragua, arraun, paddel board…eta horiez gain, nola ez, lehorrean egitekoak; gimnastika akrobatikoa, zumba, tenis, pilota eta eskalada, batzuk aipatzekotan. Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskainiko dituzte 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat.
Pasaiako eskaintza osoa ikusteko, antolatutako txanden berri izateko, eta hala nahi izatekotan izena emateko, ondorengo estekan klika daiteke.
