Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

76 proposamen bildu ditu Pasaiako PSE-EEk hauteskunde programan

Herritarren ekarpenak jaso, kontuan hartu eta eskertu dituzte

Miguel Angel Crespo, Izaskun Gomez eta Lore Suarez programaren aurkezpenean
Pasaia
2019/05/08

PSE-EEk gaur goizean aurkeztu du hauteskunde programa, Antxoko kultur etxean egin duen agerraldian. Hiru hautagai agertu dira prentsa aurrera: Izaskun Gomez alkategaia, Miguel Angel Crespo eta Lore Suarez.  Programaren berri Izaskun Gomezek eman du eta 76 proposamen bildu dituztela nabarmendu du.

Programa osatzeko orduan herritarren ekarpenak izan dituzte kontuan, Gomezek jakinarazi duenez, eta 100 ekarpen inguru bildu dituztela jakinarazi du horretarako propio zabaldu duten parte hartze prozesuaren bitartez. Guztiak eskertu ditu.

Horiez gain, barrutien arteko oreka zaintzen eta arazo konpartituak lehenesten saiatu direla zehaztu du eta anbizio handiko proiektuak aipatu ditu baita ere, “sozialistek proiektuak” dituztela goraipatuz. “Asko egin da azken lau urtetan. Agintaldi oso produktiboa izan da, are gehiago kontuan hartuta aurreko paralisi egoera”, baietsi du Gomezek, jarraian “egiteko moduan” fokua jartzeko. “Gure agintaldian, koordinazioa, elkarlana, eta erakundeen arteko leialtasuna izan dira nagusi, eta iraganean, aldiz, paralisia, enfrentamendua, eta proiektu zein ideien falta”.

Proposamenak

Arloka aurkeztu ditu alkategaia sozialisten proposamenak, eta luzeegi joko luke hemen denak zerrendatzea, baina batzuk nabarmentze arren, ondokoak: Mugikortasun Plana; Antxoko Renfeko geltoki berria eta trenbidearen lurperatzea; Donibaneko saneamendua; tokiko merkataritza sustatzeko PERCO berria; ostalaritza eta udalaren arteko harremanetarako mahaia sortzea;  turismo iraunkorra sustatu eta Itsas Festibala bultzatzea; Zirizan kulturgune berri bat sortzea; Euskara arloan Plan Estrategiko Berria martxan jartzea (indarrean dagoena datorren urtean bukatzen da); eta HAZ bulegoen ordutegia arratsaldeetara zabaltzea.

Portuari ere egin dio erreferentzia alkategaiak, eta portua eta hiriaren arteko harremana zaintzeko batzorde iraunkorra sortzea proposatuko dutela agin du, gai gatazkatsu guztiak aztertu eta bideratzeko.

Ekonomiaren atalean, itsasoa ardatz izango duen “ekonomia urdina” deritzan lan lerroa bultzatuko dutela jakinarazi du, berrikuntzan oinarrituta. Horrez gain, eta klima aldaketari erreparatuta, Pasaia gaiaren ikerketan erreferente bat izatea bultzatuko dutela gaineratu du.

Adinberri, Eskubidean, Etxean bizi… martxan diren eta egitasmotan jada jasota dauden beste egitasmo askori eusteko konpromisoa PSE-EEren aldetik.

“Gureak ez dira burutazioak. Ideiak ditugu, eta guztiak bideragarriak. Badakigu nola egin eta zein ate jo. Horregatik hauteskunde programa honek herritarren babesa jasotzea espero dugu” bukatu du Izakun Gomezek. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.