Hauteskunde prozesua hasiko du Touringek
Une honetan, hautagaitzak aurkezteko momentua da, eta interesa dutenek klubaren bulegoetan aurkeztu ahal izango dute zuzendaritzarako hautagaitza.
Zuzendaritza berria Touring Berria plataformako kideekin batera Fanderiako futbol zelaina. Erdian zutik elastiko zuriz jantzita Asier Yerobi lehendakaria. Egungo zuzendaritzaren agintaldia amaituta, hauteskunde prozesua martxan jarri duela jakinarazi du Toruring Kirol Elkarteak. Une honetan, hautagaitzak aurkezteko momentua da, eta interesa dutenek klubaren bulegoetan aurkeztu ahal izango dute zuzendaritzarako hautagaitza. Ekainaren 6an amaituko du hauteskunde prozesua Touringek, aurtengo ohiko batzarraren barruan. Egun horretan egingo dute zuzendaritza berriaren hautaketa, bi hautagai baino gehiago baleude.
