Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Indonesian ere gorena izango da Landarbaso

Errenteriako abesbatza Baliko nazioarteko abesbatzen jaialdian hartuko du parte Landarbaso abesbatzak uztailaren 26an. Asiako lehiaketa nagusietako bat da Singapur eta Taiwangoaren ostean, eta aukera paregabea izango du abesbatzak Errenteria-Oreretaren izena baita Gipuzkoarena munduan barrena zabaltzeko.

Ion Collar, Amaia Tolaretxipi eta Iñaki Tolaretxipi.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/08

Landarbaso abesbatza goren-gorenean dabil, eta horren erakusle datorren uztailean Bali uhartean (Indonesia) bandung Choral Societyk antolatzen duen Baliko Naizoarteko Abesbatzen Jaialdian parte hartuko duela. Horren berri emateko agerraldia egin dute gaur Iñaki Tolaretxipi abesbatzaren zuzendariak, Amaia Tolaretxipik abesbatzako partaideak eta Ion Collar Kultura zinegotziak.

Asian antolatutako lehiaketen artetik garrantzitsuenetako bat dela zehaztu du Landarbasoren zuzendariak, “Singapur eta Taiwango abesbatzen lehiaketen ondotik garrantzitsuena da eta sona handia du”. Lehiaketa bi zatitan banatuta dagoela zehaztu du, “final laurdenak eta final erdiak jokatuko dira uztailaren 24 eta 25ean eta horietan 80 puntutik gora lortzen dituzten abesbatza guztiak pasako dira finalera”. Lehen mailako lehiaketetan 80 puntutik gora dituzten abesbatzek aukera dute zuzenean finalera igarotzeko, eta hori da Landrabaso abesbatzaren kasua, eta 26ko finalera sartuko da zuzenean, beraz.

Landarbaso Abesbatzaren 38 abeslari izango dira lehiaketan eta bi modalitatetan arituko dira erlijio musikan eta abesbatza mistoetan, “bertako folklorea eraman nahi genuen eta modalitate horretan parte hartu ere, baina bitan baino ezin gara lehiatu, nahiz eta hamar diren aukeran”. Hori konpondu dute hala ere, abesbatza mistoen modalitatean euskal folklorea txertatuko dutelako.

Lehiaketaz gain formaziorako aukera dute bertaratzen diren abesbatzek beti ere, ez badute final laurden eta erdietan parte hartzen eta egun horietan beraz, formaziorako baliatuko dute denbora: “Jaso eta eman egingo dugu, eta hori ere luxua izango da, nazioarteko lehiaketa horretan parte hartzea bezalaxe”. Irabaztera doazela esan du zuzendariak, “dena hori ez bada ere, izan ere, lehiaketetan asko ikasten da, presioa sumatzen duzu positiboan, eta esperientzia polita izango da. Abesbatzaren arrakasta handiena zein den ere kontatu du Tolaretxipik, “Landarbaso osatzeko beharrezkoa denean, harrobitik tira ahal izatea. Indonesiako lehiaketan Dizdizka gazteen abesbatzako hiru gazteek hartuko dute parte, Landarbaso abesbatzako hainbat lagunek ezingo dutelako lan kontuengatik. Erronka handia da 18 urteko hiru gazterentzat halako exijentzia duen lehiaketan parte hartzea eta satisfazioa guretzako, gure harrobitik tiratzea dugulako”.

Collarrek goraipatu egin du Landarbaso abesbatzak egiten duen lana, “Gure herriaren izena munduan barrena zabaltzen ari zarete. Eman eta zabalzazu leloa etorri zait burura, oso ondo egiten duzuelako egiten duzuena, jakituria zabaldu eta herriaren izena ere zabaltzen duzue”. Saria etxera ekarriko duten ez dakite, baina euskal kulturaren zati bat Indonesiara eramatea, eta esperientzia bera dagoeneko saria izango duten zalantzarik ez dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.