Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ateak zabalduz iniziatiba, erretiratuen eskutik

Helburua, astebetez egitarau oparoa eskaintzea herritar orori, eta urtean zehar elkarteetan ehunka jubilatuk egin dituzten lanak ikusgai jartzea.

Ateak zabalduz iniziatiba aurkeztu dute gaur erretiratuen elkarteek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/09

Ateak Zabalduz!  astea antolatu dute zazpigarrenez Errenteria-Oreretako jubilatuen zortzi elkarteek, Lagunkide taldeak eta Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuen azpisailak. Helburua, astebetez egitarau oparoa eskaintzea herritar orori, eta urtean zehar elkarteetan ehunka jubilatuk egin dituzten lanak ikusgai jartzea. Gaur aurkeztu dute datorren astelehenetik, (hilaren 13tik), ostiralera (hilaren 18ra) egingo duten astea Merkatuzarren  Nagore Basurto Ongizate zinegotziak eta jubilatu elkarte guztietako ordezkariek.

Ekintza gehienak Merkatuzarren izango dira, tailerrak irekiak izango dira eta erakusketa, berriz, doakoa. Astearen barruan, ikasturte osoan zehar izandako jardueren argazkiak ikusteko aukera izango da, horretarako prestatuko duten txokoan. Astelehenean jubilatuek herriko elkarteetan egindako lanen erakusketa zabalduko dute Merkatuzarren. Denetarik ikusteko aukera izango da  10:30etik 13:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte. Jarduera fisikoa sustatzeko programa, bisita gidatuak, zumba silver saioa, dantza tailerra, gozogintza osasungarria tailerra, eta loregintza tailerra antolatu dituzte, besteak beste, astearen barruan. Ekintzarik ikusgarriena berriz, Euskal Jaia izango da aurten ere. Asteazkenean (hilak 15) 17:00etan irtengo da Merkatuzarretik, eta hamarnaka eta hamarnaka erretiratuk girotuko dute herria musika eskolako ikasleek lagunduta. Ostiralean, berriz, omenaldien txanda eta bazkaria helduko dira. 30 urtetik gora bete dituzten jubilatuen elkarteak omenduko dituzte: Beraun, Kaputxinoetako San Jose, Alabergako La Madalena, Gabierrotako Laguntasuna eta Galtzarabordako El parque. Beraungoa da aitzindaria, izan ere, 50 urte bete ditu aurten, eta lehenengoa izan zen Errenteria-Oreretan; gainontzekoak 30 urtetik gora dituzte.

Zortzi erretiratu elkarte daude Errenteria-Oreretan eta horietan 3.100 lagun biltzen dira.

Egitaraua

Hilak 13, astelehena

  • 10:30-13:00 eta 17:00-20:00: Erakusketa  Merkatuzarren astelehenetik ostegunera.
  • 10:30-13:00: Bisita gidatua Urnietako ontzien sailkapen plantara.
  • 17:30-19:30: Gozogintza osasungarria tailerra, Merkatuzarren.

Hilak 14, asteartea

  • 10:30-13:00: Lagunkide-Acogeren topaketa.
  • 17:30-19:30: Birziklapenaren gaineko hitzaldia, Jose Luis Gallegoren eskutik.

Hilak 15, asteazkena

  • 09:30-13:00: Ibilbide osasungarriak kiroldegiko begiraleekin 3kmkoa eta 13 kilometrokoa. Izena eman behar da aurretik erretiratuen elkarteetan.
  • 10:30-12:00: Zumba silver. Adinekoentzat soinketa.
  • 17:30-19:30: Euskal Jaia Merkatuzarretik abiatuta.

Hilak 16, osteguna

  • 10:30-12:00: Dantza tailerra Merkatuzarren.
  • 17:00-20:00: Loregintza tailerra Merkatuzarren.

Hilak 17, ostirala

  • 13:45: Bazkaria Merkatuzarren. Aurrez izena eman behar da.
  • 16:00-16:30: Omenaldia Merkatuzarren.
  • 16:30-19:00: Dantzaldia Merkatuzarren Djarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.