Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaztetxo oiartzuarrek IKT teknologiaren erabilpenaren berri eman dute

Adin Txikikoen Mahaiak mugikorraren eta abarren erabileraren azterketa egin du hirugarren aldiz. Ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte.

arkaitz lareki
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/09

Oiartzungo Adin Txikikoen Mahaia hilero elkartzen da, eta beren lana da haur eta gaztetxoen beharrak aztertu eta horiek lantzea. Horietako bat da gazteenek Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKT) duten harremana eta erabilera.

Oiartzungo gaztetxoek IKTen erabilerari buruzko azterketa aurkeztu zuten atzo bibliotekan. Ardura sortzen du gaiak, eta horren froga izan zen prestatutako eserlekuen halako bi behar izan zituztela. Guztira, 40 gurasotik gora hurbildu ziren aurkezpenera.

2015ean, lehen aldiz

Arkaitz Lareki EHUko Didaktika irakasleak eman zituen emaitzen nondik norakoak. Lehenik eta behin, gogorarazi zuen lehen azterketa 2015ean egin zutela, eta bigarrena, 2017an. Horietan identifikatutako esku-hartzeak Argintzako Javier Bravo hezitzaileak egin ditu. Hirugarren honetan, Haurtzaro eta Elizaldeko LH 5 eta DBH 4 mailen arteko gazteen ohiturak jaso dituzte.

Hitzaldiaren amuetako bat izan zen ea haurrei noiz eman behar zaien eskuko telefonoa, eta Larekik azaldu zuen bakoitzak ikusi beharko duela. Gurasoek buruan dituzten hainbat galdera plazaratu zituen: “Baldintzarik gabe ala besterik gabe eman behar zaie? Instagram jarriko dute? Zer egin dezaket arriskuak murrizteko? Eskoletan zerbait egiten al dute?”.

ikt hitzaldia oiartzun

40 bat guraso hurbildu ziren liburutegira.

Zatika joan zen Lareki. AEBtako, Espainiako Estatuko eta EAEko datuak eman zituen, eta jakinarazi zuen hiru euskal lurralde horietan 15 eta 29 urte arteko gazteen %99k duela sare sozialen bat. Sor litezkeen arazoak, gainera, eskolatik kanpo sortzen direla nabarmendu zuen.

Erregulazioaren eremuan sartu zen. “Oso gutxi erregulatzen dira, eta erregulatzen diren kasu apur horietan, oso gutxi betetzen dira”. Hainbat arau zerrendatu zituen, erabilera mugatu edo arautzen dutenak: Interneteko erabiltzaileek jarritako arau minimoak (netiquette); enpresenak; legeak…

Erabilpen desegokia

Erabilpen desegokiei dagokienez, Internet eta autoak gidatzea alderatu zituen. “Trafiko arauak betetzen badira, aukera gutxiago dago istripuak edukitzeko. Bada teknologia hauekin, berdin”.

Hainbat arriskuren berri eman zuen Larekik: spyware-a; sexting-a (norberaren artxibo sexualak partekatu, eta bigarren pertsona horrek zabaltzea); cyberbullying-a (eskolakoa baino arriskutsuagoa, bestea etxera iristean arintzen baita); phishing-a (datu bankarioak eta abar lapurtzea); grooming-a (adin txikikoak balira bezala profilak sortzen dituzten helduak)…

Balizko arrisku horiek identifikatze aldera, galdetegia banatu dute Oiartzungo 600 ikasleren artean. Honako arloei buruzko datuak eskatu zizkieten gaztetxoei: erabilera ohiturak; edukiak eta deskargak. Gmail, Whatsapp, Instagram eta Snapchat dira gehien erabiltzen direnak.

Duela lau urteko erabilera okerren datuekin alderatuta, zertxobait hobetu direla jakinarazi zuen Larekik. Hainbat joera detektatu dituzte, eta erabilera desegokia ez da nagusitzen. Hala ere, badaude aurkitu dituzte egitate batzuk: gehiegizko erabilera; helduentzako edukietan nabigatu (%20k aitortu dute); pasahitza errazak edota beste batzuei jakinaraztea; ezagunak ez direnen lagun-eskariak onartzea; argazkiak partekatzea, agertzen denaren baimenik gabe…

Lanketa

Ikerketaren irakurketaren ondoren, ikasleekin lanean ari den Javier Bravok hartu zuen hitza. Eskoletan egiten ari diren lana azaldu zien han bildutako gurasoei. Ikasleei arriskuak zeintzuk diren ohartarazten diete, prebenitzeko, eta erabilera arduratsua sustatzen dute. Horrez gain, ikasleen artean solasaldiak akuilatzen dituzte, eta ahal bezain beste ematen diete hitza.

Larekik, aurkezpena bukatzeko, hainbat aholku eman zizkien gurasoei seme-alabei transmiti diezaieten, betiere garbi utziz bakoitzak bere erritmoa eta egoera duela: mugak; jarrera mingarriei uko egin; zuhur jokatu; baimenik gabeko argitalpenik ez; bakoitzaren nortasun digitala errespetatu; ezagutzen ez dituztenak lagun bezala ez onartu…

Domi Azpiroz Gizarte-Ongizate zinegotziak aipatu zuen erabilera ezegokiak behera egin duela esku-hartze bat egon delako, eta gaiari buruzko informazioa eskatzen zaiela eskolei. Bide batez, gurasoei eskatu zien erabilera okerren baten berri izanez gero, jakinarazteko.

Bukaeran gurasoek hartu zuten hitza, eta beren esperientzia pertsonalak partekatu zituzten. Horietako batek Larekiri zuzenean galdetu zion ea zein adin den onena eskuko telefono bat emateko, eta hark erantzun zion idealena LHtik DBHrako salto horretan dela. Nahiak, baina, errealitatearekin talka egiten duela penatu zen.

Atzoko hitzaldiarekin ez da gaiaren lanketa bukatu. 2019/2020 ikasturte hasieran gurasoei bideratutako beste hitzaldi bat antolatuko da, kasu horretan, erabilera desegokiak ematen diren kasuetan nola jokatu lantzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.