Madalenetako Gazteen Batzordeak bihar egingo du lehen bilera
Aurten ere gazteei begirako ekintzak eurekin batera antolatu nahi ditu udalak. Horri begira, duela hilabete Gaztelekuetako gazteekin hasi zuen bidea, eta jada herriko aisialdi talde eta ikastetxeetako 13-17 urte bitarteko gazteen madalenetarako ekintza proposamenak jaso dituzte.

Jasotako proposamen horiek aztertu eta madalenetako Gazte Gunea diseinatzea izango da orain hurrengo pausua. Lan hori gazteen jai batzordean egingo dute. Batzorde horren helburua gazteak herriko jaien antolaketan protagonista egitea da, euren gustuko ekintzak bizitzeko aukera eskainiz. Batzorde hori bihar bilduko da lehenengoz 18:00etan, Merkatuzarren. Herriko gateak bertara deitu ditu udalak, arte hartzera, “elkarrekin antolatzeko guztiontzat izango diren Madalen Jaiak”.