Oiartzo Batxilergo Ikastolako sei ikasle saritu dituzte
Oiartzo Batxilergo Ikastolako Markel Gurrutxaga, Anje Delgado, Danel Garcia, Yurene Fernandez, Garazi Perez eta Estibaliz Navarro ikasleak saritu dituzte.
Oiartzo Batxilergo Ikastolako Markel Gurrutxaga, Anje Delgado, Danel Garcia, Yurene Fernandez, Garazi Perez eta Estibaliz Navarro ikasleak saritu dituzte. Gurrutxagak, Eusko Jaurlaritzak urtero banatzen dituen hamabost Batxilergoko Sari Berezietako bat jaso du. Batxilergoan banatzen diren saririk garrantzitsuenak dira, eta irabazleek Kanadan hilabeteko uda egonaldia izaten dute sari. Sariketara aurkezteko gainera, ikasleek, 8,75 puntu edo gehiagoko batez bestekoa izan behar dute batxilergoko espedientean. Hautagaiek modalitateko (latina edo matematika) azterketa, euskarazko edo gaztelaniazko idazlan bat, eta ingelesezko beste bat egin ebhar izaten dituzte. Hiru frogen artean lortutako emaitzak batu eta notarik altuenak lortu dituzten hamabost ikasleak saritzen dituzte.
Beste bostek, taldean, El Diario Vasco egunkariak antolatzen duen ekintzailetza sustatzeko StartInnova iniziatibaren laugarren saria. Sariketa horretan, jendartearen beharrei erantzuten dien enpresa ideia bat landu behar dute taldean. Kotoizko txotx ez kutsagarrien gaineko proiektua landu dute.