Museoen Eguna ospatzeko zeharkaldiak
'Mater' Itsasontzi Museoa Pasaiatik Bilbora joango da larunbatean, eta Bilbotik Pasaiara itzuli igandean.
Museoen Nazioarteko Eguna da larunbata (hilak 18) eta hori dela eta Mater Itsasontzi Museoak bi zeharkaldi antolatu ditu astebururako, publiko orokorrari zabalik.
Larunbatean, hilaren 18an, Pasaiatik irten eta Bilboraino joango da Mater, euskal kostaldea zeharkatuz, eta igandean egingo du bueltako bidea.
Larunbatean 10:00etan irtengo da Pasaiatik eta 17:00etan Bilbon porturatu; igandean, aldiz, 17:00etan itsasoratuko da Bilbon eta 0o:00etan iritsiko da Pasaiara.
Irteerak 50 euro balio du. Interesdunek erreserbak egin behar dituzte Mater museora idatzita edota 619 814 225 telefono zenbakira deituta.
