Urrezko hiru domina Euskadiko Txapelketan
Oso lehiakor ari dira Pasaia Kayak taldekoak
Gorka Colomo eta Iñigo Lois poz-pozik helmuga igaro berritan, atzean Zumaiako bikotea ageri dela Getxon lehiatu da asteburuan ur lasaietako maratoiko Euskadiko Txapelketa, oraingoan, iraupen luzeko proba batekin, eta Uribarri Ganboan egin antzera, pasaitar palistek sasoi oso onean dabiltzala berretsi zuten.
Hiru urrezko domina, eta zilarrezko eta brontzezko bana, eta guztiei eskerrak, taldekako sailkapenean bigarren postua Pasaia Kayakentzat.
K-1ean, senior kategoria nagusian, Ion Carballok irabazi zuen urrea; k-2an, K-2 seniorretan, Gorka Colomok eta Iñigo Loisek osatutako bikoteak; eta urrea, halaber, Aiora Irazu oiartzuarrarentzat, emakumezkoen junior kategorian.
Horiez gain, nabarmentzekoa baita ere, Amaia Benavente errenteriarrak irabazitako urrea emakumeen senior kategorian. Pasaia Kayakeko harrobikoa, laster itzuliko omen da taldera.

Amaia Benavente, garaipena ospatzen proba amaitu ostean.
