Feministen babesa jaso du Otaegik
Babes hori erakusteko argazkia egin zuten atzo Merkatuzar parean mugimendu feministako partaide diren 60 lagunek.
Mugimendu feministako 60 partaidek Aizpea Otaegiren hautagaitza babestu dute. Mugimendu feministako hainbat kideren babesa jaso du Aizpea Otaegik, Errenteria-Oreretako EH Bilduren alkatetzarako hautagaiak. Babes hori erakusteko argazkia egin zuten atzo Merkatuzar parean mugimendu feministako partaide diren 60 lagunek. Otaegi feminismoan “aditua eta aritua” dela nabarmendu zuten bildutakoek, eta hura babestera, “eta bozkatzera” deitu dituzte emakumeak zein herritar oro.
