Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zerga ordaintzeko epea zabalik da
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira.
Zabalik da hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zerga ordaintzeko epea uztailaren 1era arte. Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira. Erreziboa helbideratuta ez duten zergadunek, beren ordainketak Zu! Arreta zerbitzuan, entitate laguntzaileetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete epea amaitu aurretik.
Adierazitako epea amaituta premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe udalak jakinarazi duenez, eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko ditu.
