Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Lezoko EAJk agintaldi berriari begira hamar lehentasun ezarri ditu

Lezoko EAJko kideak Markel Olanorekin.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/05/16

Lezoko EAJk, alkatetza berriz ere lortuko balu, lanerako lituzkeen lehentasunen berri eman du hauteskunde kanpainaren testuinguruan. Hamar lehentasun ezarri ditu, hainbat alorretan banatuta. Jesus Mari Martiarena zerrendaburuak nabarmendu du azken agintaldian herriak “aurrera” egin duela, “herri hobea, atseginagoa eta irisgarriagoa eraiki dugu. Ekindako bideari jarraipena ematea da gure nahia”. Legealdian, “gelditasun, paralisi, utzikeria, inprobisazio eta inposizio urteak atzean” utzi dituztela ziurtatu du Lezoko EAJk.

Alta, maiatzaren 26ko hauteskundeetan herritarrek bi ereduren arteko aukeraketa egin behar dutela azaldu du alderdiak, “bata, kontrolean, autoritarismoan, inposizioan eta ekimen zein proiektu faltan oinarritutakoa eta bestea, kudeaketa onean, planifikazioan eta etorkizuneko Lezo eraikitzen jarraitzeko proiektuetan oinarritutakoa”.

Horren harira, Markel Olano egungo ahaldun nagusia eta postu horretarako Gipuzkoako EAJren hautagaiak herria bisitatu du gaur goizean. Lezoko EAJk dituen hamar lehentasunekin bat egin du. Honakoak dira, hitzez hitz, hamar neurri horiek:

  • Merkataritzari buruzko azterketa, sektorea indartu eta Lezoko kaleak bizirik mantentzeko.
  • Formazio eta Laneratze Zentro berriaren sustapena desgaitasuna duten pertsonei edo baztertze egoeran daudenei zuzendua, eta Iturrin industriagunearen berritzea lanpostu berriak sortuko dituzten enpresak erakartzeko.
  • Gizarte Zerbitzuen maparen hobekuntza egungo beharrei erantzuteko, bereziki, adineko pertsonen zahartzaro aktibo eta osasungarriari lotuta.
  • Gazteei zuzendutako alokairua eta etxebizitza babestuaren sustapena, haien emantzipazioa errazteko.
  • Erabilera anitzeko espazioa eta eraikin berria Arraitokin, Estatuko Portuak-ek lurraren lagapena egin ondoren, aparkaleku itxiak, kiroldegia edota igerilekua egiteko.
  • Irisgarritasunaren hobekuntza eta espaloien berritzea oinezkoak lehenetsiz: igogailu berria Ijurkon zein Musika Eskolan eta ur sareen, saneamenduaren eta argiteriaren hobekuntza.
  • Kirolerako eta aisialdirako espazio berrien sorrera: kirol ezberdinak praktikatzeko kantxak, ur jolasak, skate parkea…
  • Kultur sormenaren sustapena: kultur egitaraua zabaldu, kultur taldeen jarduna babesten jarraitu, arteari eta musikari lotutako lehiaketa berriak abiarazi eta Arte Eskola berria sortu.
  • Altamira auzoaren eta parkearen hobekuntza: aparkaleku eremua handitu eta irisgarritasuna hobetu zinta mekaniko eta igogailu berriaren bitartez.
  • Udaltzaingoa zerbitzua gauez ezarri segurtasuna hobetzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.