Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo EH Bildu: "Herri hau maite dugulako, herri honen alde lan egingo dugu"

Oiartzungi EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin du gaur eguerdian. Dituzten ardatz nagusienen berri eman dute, ekitaldi jendetsuan.

EH Bilduren zerrendakideak eta herritarrak, gaurko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2019/05/18

Oiartzungo EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin du gaur eguerdian jarraitzailez lepo zegoen udaletxean (eguraldi txarragatik hara bideratu dute ekitaldia). Koaliziokoek komunitatearen indarrean sakondu dute mezua, adieraziz parte hartzean, elkarlanean, auzoetara iritsiz —”obra asko egin ditugu auzoetako biztanleen iritziak kontuan hartuz”— herritarren ekarpenak jasoz lan egin, eta lan egingo dutela. Eta aldi berean aurreko legealdian egindakoak, nahiz berrian alkatetzara iritsiz gero egin nahi dituztenak aipatu dituzte.

Gainera, Jexux Leonet alkategaiak eskerrak eman dizkie zerrenda osatzeko erabakia hartu dutenei, baita bukatu berri den legealdian zinegotzi izan eta kargua utziko dutenei. Leonetek tokiko irizpidea eman dio ekitaldiari; Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek, berriz, EH Bilduren lana nazio eta Europa mailan kokatu du.

Hizketaldiak eman dituzten oiartzuarrek lelo bat errepikatu dute: “Elkarrekin Oiartzun gara, zurekin Oiartzun gara”. Halaber, alkategaiak oiartzuar guztiak “aktibo” nahi ditu hilaren 26ko udal hauteskundeetan, “13 zinegotzitatik 17ra pasatuko gara. Horrek aldaketa garrantzitsuak ekar ditzake Oiartzunen. Denok lan egiten badugu, inoiz lortu ditugun emaitza onenak lortuko ditugu”.

“Herri hau maite dugulako, herri honen alde lan egin nahi dugu, hori da gure helburu nagusia”; hasieratik interbentzioaren norakoa zehaztu du Jexux Leonet alkategaiak, “osatu dugun taldeak Oiartzun ondo ezagutzen du, eta oso prestatuak gaude. Ondo zehaztua dugu zer egin nahi dugun”. Izan ere, Leonetek nabarmendu du urtebete daramatela herri programa lantzen, eta bide horretan 100 oiartzuarren partaidetza izan dela Oiartzungo EH Bilduren bide orria osatzeko. Hala, programaren ideia orokorra, Leonetek xehetsu duenez, “Oiartzun justua” eraikitzea da, “herritar guztientzako ongizatea helburu duena”. Hala, horri begira, erronka handiak dituztela esku artean azaldu du.

Ongizatea
Erronka horietako bat azaltzeko, politika feministari garrantzia berezia eman dio, “bizitzako arlo guztietan benetako berdintasuna lortzeko”. Zentzu horretan, agintaldian Berdintasun Saila sortu dutela eta mugimendu feministarekin hartu-eman estua izan dutela adierazi du Leonetek. Aldi berean, Ongizate Sailari emandako garrantzia aipatu du, bukatzear den agintaldian horri bideratutako aurrekontua nabarmen hazi dela esanaz, eta ziurtatuz euren asmoa dela Fermiñene Etxean Ongizate saila osorik ezartzea. Adinekoentzako etxez etxeko zerbitzua indartzeko nahia ere adierazi du alkategaiak.

Gaian, Olaia Lasa EH Bilduren zerrendakide, eta alkatetzan alderdia izaten bada saila eramango duenak sakondu du, esanaz, herrietan sail horrek duen garrantzia eta “ezinbestekotasuna”. Laguntza behar dutenei laguntzea izango da euren asmoa, “azken finean gure burua zaintzea da ongizatea, ahalik eta jendarte parekideena lortzeko bidean”. Bazterkeriarekin amaitzeko urratsak egingo dituztela ziurtatu du Lasak, prebentzioan sakonduz, eta “herritar eta herriko eragile guztiekin herri eredu berriak sortuz”.

Etxebizitza alorraz ere hitz egin du Leonetek. Aipatu du joatear den agintaldian Oiartzunen dauden etxebizitza hutsen gaineko lanketa egin dela, eta aldi berean gazteen etxebizitza beharrak aztertu dituztela, diagnostikoa egin dutelako bide horretan. Hala, horri erantzuna emateko Etxebizitza Bulegoa zabaldu dela adierazi du alkategaiak (9 etxe huts alokairura bideratu dituzte), eta aldi berean Urkabe Baitako eremuan alokairuzko etxebizitza sozialak egingo direla jakinarazi du, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, “etxebizitza eskubidea bermatzen jarraitu nahi dugu”.

Ekonomia
Leonetek egindakoen zerrendan ekonomiari ere egin dio tartea. Adibidez, Lintzirin ingurua udalaren bultzadaz, elkarlanean, inguruko enpresekin eraberritu dela adierrazi du, “eta aldundia behartu dugu horretan parte hartzera”. Eta elkarlan horren emaitzetako bat merkataritza zentro batek hartu behar zuen tokia industriara bideratu ahal izatea izan dela adierrazi du, “Oiartzunen bigarren sektoreak indarra izan behar du, horrek bermatzen dituelako lanpostu duinak”. Bai Urkabe Baitako zein Lintziringo adibideak, aurreko agintaldian udalak beste erakundeekin kudeaketa lanetan elkarlanean aritzeko izan duen gaitasuna nabarmentzeko erabili ditu EH Bilduko kideak.

Lehen sektoreari dagokionez, eta herri nortasunean sakonduz, udala azken laur urteetan sektorea indartzen saiatu dela azaldu du alkategaiak. Lurbizi egitasmoa sortu dela adierazi du Leonetek, eta aldi berean nekazari zein abeltzainekin harremanak indartu egin dituztela esan du, “elkarrekin osatzen dugu Larre Plan bat. eta denen ekarpenak kontuan hartuz egin dugu bidea azken lau urteetan. Aurerra begira dauden proiektuak babestu behar ditugu, eta ekintzaile berriei aholkularitza eta babesa eman behar diegu.

Kultura eta ondarea
Josune Cousillas egungo Kultura zinegotzia arduratu da kulturari lotutako hainbat gai jorratzeaz, izan ere, alkatetzan bada ardura hori izaten jarraituko duelako. Herriak duen kultur aberastasuna goraipatu du, “oso herri aktiboa da, eta oso bizirik dago. Azken lau urteetan bizitako esperientziarekin baiezta dezaket hori”. Herrian egiten diren iniziatibak talde, elkarte eta norbanakoei esker aurrera ateratzen direla zehaztu du, “herriari esker. Eta hori oso pozgarria da. Oso garbi dugu hori zaindu egin behar dugula, eta ezinbestekoa da udala zuekin egotea”.

Kultur areto berriaren egitasmoa egingo dutela adierazi du Cousillasek: “Herriak dituen beharretara egokitutako aretoa izango da, erabilera anitza izango du. Baina garrantzitsuena da herritarrekin egindako proiektua dela, eta hori nabarmentzekoa da. Herriak behar eta merezi duen kultur aretoa bidean egotea gauza ederra da”.

Herriko ondarea zaintzeaz ere aritu da Cousillas, eta Beloagako gaztelua berreskuratze bidean dela; Arizmendi Etxeak ondare izendapena izango duela aurreratu du ere, “etxea herritarrei zabaltzeko egitasmoa dugu martxan, ondarearen etxea izango da”. Eta herriko ondarea jaso eta zabaltzeko bidean jarraituko dutela ziurtatu du Cousillasek, “aspalditik herritar asko dago horretan lanean. Informazio hori biltzea, sailkatzea eta ordenatzea da gure helburua, herritarren esku jartzeko”. Eta Europako hauteskundeak direnez, Kultura zinegotziak nabarmen du aurten bete direla 25 urte Oiartzun-Karaez senidetza abiatu zenetik., “herriek osatzen dute guk amesten dugun Europa. Herri txikien identitatea babesteko, indarrak batu behar ditugu”.

Jexux Leoenetek Joanes Larretxea preso politikoa gogoan izan du, Herrera Mancha espetxean sakabanatuta dagoena, “bere eskubideak, eta euskal preso politiko guztiak etxean nahi ditugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.