Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Klima aldaketari galga jarri nahi diote

Energia arduraz kontsumitu eta klima aldaketari galga jarri nahi diote Errenteria-Oreretako ikasleek. Horretan aritu dira ikasturte honetan Agenda 21 programaren barruan. Gaur foroa izan dute LH, DBH eta Lanbide Heziketako zazpi ikastetxeetako ikasleen ordezkariak.

Eskola Agenda 21n parte hartzen ari diren ikasleen ordezkariaek foroa egin dute gaur udaletxeko plano aretoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/21

Energia arduraz kontsumitu eta klima aldaketari galga jarri nahi diote Errenteria-Oreretako ikasleek. Horretan aritu dira ikasturte honetan Agenda 21 programaren barruan. Gaur foroa izan dute LH, DBH eta Lanbide Heziketako zazpi ikastetxeetako ikasleen ordezkariak.

Bizarain LH Ikastola, Bizarain DBH Ikastola, Cristobal Gamon LHI, Don Bosco, Egiluze Gurutzearen Alabak, Koldo Mitxelena Institutua, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea, eta Telleri Alde ikastetxeak hartu dute parte , 3.300 ikaslek baino gehiagok.

Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan ikasleek gaia ezagutu eta sentsibilizazio jarduerak egin dituzte. Ikastetxe bakoitzeko diagnostikoa egin dute ondoren, gaia nola jorratzen den ikastetxe bakoitzean aztertu,  ikastetxe bakoitzak duen energia kontsumoa aztertu eta hura nola hobetu erabakitzeko. Bigarren hiruhilekoan berriz,  herria aztertu dute. Lanketa zikloka banatuta, dauden ohiturak eta energia kontsumoek ingurumenean duten eragina ezagutu dituzte: argiztapen sistemak, berokuntza, elektrizitate tresnak, berotegi efektuko gasak, klima aldaketarekin duen harremana…

Azken hori 5 eta 6. mailako ikasleek aztertu dute kalera irtenda. Helduenen iritziak jaso dituzte inkesta baten bidez. Galdera zehatza egin diete: Eguraldia benetan erotzen ari al da? Askotan egiten diren baieztapenak frogatzeko aukera izan dute horrela, lehen elur gehiago egiten zuela, zirimiria desagertu dela, oraingo tenperatura aldaketa bortitzak ez zirela gertatzen…

Bigarren hezkuntzakoak berriz, herritarrek energiaren kontsumoarekin lotuta dituzten ohiturak eta jokabideak jaso dituzte. Lanbide Heziketan, berriz, energia kontsumoa aurrezteko moduak landu dituzte.

Azken hiruhilekoan ikasmaila ezberdinetan egindako lana bateratu dute eta ikastetxe ezberdinetako ikasleak foro bakarrean elkartu dira gaur udaletxeko pleno aretoan, gaia hobetzeko hartutako konpromisoak eta udalari eginbeharreko proposamenak adosteko.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.