Koreografia onenaren Max saria Kukai Dantzarentzat
Bi izendapen zituen Max Sarietarako Kukai Dantzak Koreografia Onenarena eta Gizon Dantzaririk Onenarena. Sagar bat eskuratu du azkenean.
Lanik berritzaileena eta originalenari saria lortu du Kukai Dantzak, Erriturekin. Argazkia: Kukai Dantza Bi izendapenekin heldu zen atzo Kukai Dantza Max Sarien sari banaketa galara. Horietako bat jaso du azkenean, Koreografia Onenaren Max saria hain zuzen ere, eta Sharon Fridmanek eskuratu zuen Erritu lanarengatik.
Eneko Gil dantzaria ere izendatuta zegoen Gizon Dantzaririk Onenaren saria jasotzeko, baina bigarren sar hori ez da heldu.
Kontuak kontu, bikain ari da Kukai Dantza. Dantza gorenera eramateaz gain, Errenteria-Oreretaren izena ere eraman dute gorenera herriko dantzariek, eta horrek ez du atzera bueltarik. Zorionak Kukai Dantza.
