Trintxerpe, musikazale eta musikagileen topagune
Datozen hiru asteburuetan hamaika jarduera izango dira barrutian, guztiak Musikaz Blai jaialdiaren barruan.
Hamaika eragile biltzen dira urtero Musikaz Blai jaialdirean bueltan. Iñude eta artzainen konpartsen desfileak eman behar zion hasiera igandean 2019ko Musikaz Blai jaialdiari, baina eguraldiak, neurri batean behintzat, zapuztu egin zuen festa. Euriteen eraginez konpartsa ezin izan zen irten eta ekainaren 2ra atzeratu behar izan dute desfilea. Hori bai, 200 lagunentzako herri bazkaria prest zegoen igandean, eta horretaz bai gozatu ahal izan zuten desfilean irtetekoak ziren guztiek.
Lehengo ostiralean aurkeztu zuten aurtengo Musikaz Blai, ohi bezala jardunaldi oparo hauetan parte hartzen duten askotariko elkarteetako ordezkariak bertan zirela, eta orduan eman zuten aurtengorako antolatutako guztien berri.
Datozen hiru asteburuetarako programatu dituzte kontzertuak eta kontzertuekin paraleloan bestelako jarduerak, eta horiez gain, urtero legez, San Jon bezperako sua eta suaren bueltako dantzaldia.
Egitaraua
Hilak 24, ostirala:
- 17:30: Buruhandiak.
- 18:00: konboen jaialdia Gudarien Enparantzan.
- 19:00: Haurrentzako jarduerak Boveda Gazte Elkarteak antolatuta.
Hilak 25, larunbata:
- 12:00: Arraiketai txarangaren kalejira.
- 12:30: Kantu jira, Gudarien plazatik abiatu eta barrutiko kaleetatik barrena.
- 18:00: Gipuzkoako dantza solteko haurren 64. txapelketa, Serafin Esnaola plazan.
- 19:45: Pasaia Txiki Abesbatza Illunbe Musika Bandarekin.
Hilak 30, osteguna:
- 17:30: Buruhandiak Serafin Esnaola plazan.
- 18:00: Haurrentzako antzerkia. Munduan berbena, Txitxilipurdi elkartearena. Serafin Esnaola plazan.
Hilak 31, ostirala (Serafin Esnaola plazan)
- 17:30: Buruhandiak.
- 18:30: Trintxerpeko Jubilatuen Elkarteko abesbatza eta Trintxerzahar abesbatza.
- 19:30: Musika eskolako gaitako ikasleak.
- 20:00: Musika eskolako Musika Banda Txikiaren kontzertua.
- 20:30: Donibaneko Itsas Mendi elkarteko txistularien kontzertua.
Ekainak 1, larunbata, (Serafin Esnaola plazan)
XII. Txistularien alardea
- 12:30: Kalejira.
- 13:00: Kontzertua. Parte-hartzaileak: Euskal Herriko osoko zenbait eskoletako txsit taldeez gain; metal taldea, perkusio taldea, Illunbe eta Ibaiertz abesbatzak eta Pasaia Musikal eskolako dantzariak.
- 19:00: Illunbe Akordeoi Orkestra.
- 19:45: Pasaia Musikaleko perkusio taldea.
- 21:00: Dinbi Danba taldea.
Ekainak 2, igandea:
- 12:00: Iñudeen eta Artzainen desfilearen irteera.
Ekainak 23, igandea
- 20:00: San Joan bezperako sua eta dantzaldia zuhaitzaren inguruan.
