Agin Laburu eta Jon Maiarekin bertso afaria, larunbatean Tiñelun
Mañontzi Bertso Eskolak antolatu du bertso afaria. Tiketak 20 euroan daude salgai, Tiñelun, hilaren 23ra arte (osteguna).
Mañontzi Bertso Eskolak bertso afaria antolatu du larunbaterako (hilaren 25erako). Agin Laburuk eta Jon Maiak jarriko dituzte bertsoak, giroa lezoarren esku. 21:30ean hasiko da, Tiñelun.
Bertso afarirako txartelak Tiñelun bertan eros daitezke, 20 euroan. Bihar arte (osteguna) eskura daitezke horiek. Gainera, menu beganoa edo bestelakoa behar dutenek horretarako aukera dute, baina aldez aurretik abisua eman behar dute 626 14 66 39 telefono zenbakira deituz (Asier).