Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa] 'Makina bat taupada' sentituko dira Euskal Eskola Publikoaren alde

Ekainaren 2an Errenterian izango den Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiaren egitaraua aurkeztu dute gaur. Sei gune eta hamaika ekintza atondu dituzte erraldoia egin nahi duten jaiari begira.

Makina Bat taupada euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiaren egitaraua aurkeztu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/23

Makina bat taupada batuko dira ekainaren 2an Errenteria-Oreretan euskal eskola publikoaren jaian, eta egun handia iristeko hamar egun baino falta ez direla aurkeztu dute atondu duten egitaraua. Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokian egin dute aurkezpena Lurdes Imazek EHIGEko koordinatzaileak, Maialen Oliverik Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxeko amak, Julen Mendoza alkateak eta jaian parte hartuko duen Porrotxek. Giro paregabea jarri du azken horrek gaurko egitarauaren aurkezpenean.

Imazek hartu du hitza lehenik eta eskerrak eman dizkio Errenteriako Udalari eta errenteriarrei, “izugarri erraztu diguzuelako lana jaia antolatzeko garaian eta laguntza handia, ezinbestekoa eskaini”. 28 ekinaldia izango du jaiak aurtengoa, eta Imazek gogora ekarri du lehen jaia Gipuzkoan ospatu zela, “atzera ere Gipuzkoan izango da aurten, Errenterian, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia”. Helburuak ere zehaztu ditu EHIGEren koordinatzaileak: “Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzea jaiaren bidez du xede. Eskola publikoa delako, ikasle guztiei herritar guztiei kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen diena”.

Sei gune jaiaren barruan

Sei gune izango ditu jaiak: Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokia, Gamon Zumardia, Gernika plaza eta Panier, Herriko plaza, Foru plaza eta Ondartxo. Lehenengo guneak, Koldo Mitxelena ikastetxearenak alegia, hartuko du hasiera ekitaldia 11:00etan, eta egunean zehar gune hori familian giro lasaian izateko eremua izango dela azaldu du Imazek. Hasiera ekitaldi ofiziala lehenengo aldiz zeinu hizkuntzan ere egingo dute. Eguerditik aurrera hainbat elkarteren eskutik antolatutako tailerrak izango dira bertan. Egitarau zehatza gunez gune EHIGEren webgunean kontsulta daiteke. Besteak beste, Pirritxi, Porrotx eta Marimototsen Musua emanaldia, puzgarriak, Izaki gardenak, Demode Quartet, Nogen, DJ Burgete eta DJ Txurru,  Aneguria, Euskorleans, Rockalean, EMKE banda, Reperkusion feminista, erakusketak eta hainbat tailer antolatu dituzte.

Ondartxo gunea, gaztetxoei begirakoa izango da eta egitarau zabala izateaz gain alkoholik gabeko eremua izango da Hibaikak jarriko duen txosnan.

Oliverik azaldu duenez, gero eta gehiago dira Euskal Eskola Publikoaren jaira autokarabanan heltzen diren familiak eta horiei begira aparkalekua jarriko dute eta larunbatean bertan, jaiaren bezperan, Sirena hotsen atzetik bisita gidatua antolatu dute 16:00etan, “bisita horrek erreferentzia egiten dio garai batean Errenterian izandako fabrikei eta badu lotura jaiaren lelo eta logoarekin”. Familiek aldez aurretik eman behar dute izena eta horretarako EHIGEren webgunearen bidez egin behar dute. Jolasak eta kontzertua ere antolatu dituzte larunbaterako Nerabe taldearekin 19:00etan hasita.

Eskerrak eman ditu Mendozak, guraso elkarteak egindako lana urte osoan zehar izugarria izan dela esan du, eta konbentzituta dagoela hezkuntza komunitatearen indartzearen garrantziaz, “konbentzituta nago hezkuntza komunitatearen indartzearen garrantziaz, eta etorkizuneko hezkuntza berri batek ezinbestekoa duela hezkuntza komunitate osoa inplikatzea. Horretan gurasoen garrantzia erabatekoa da”.  Horren harira, Koldo Mitxelenako guraso elkartea, Koldokide  eredugarria dela nabarmendu du Mendozak, “lan egiteko grina izugarria erakutsi du, eta zoriondu behar dugu, uste dudalako festa hau handia izango dela, eta handia izango da batzuek modu altruista eta boluntario batean egin duzuen lan guztiari esker”.

Eskerrak eman dizkio baita herriko zein Oarsoaldeko gainontzeko ikastetxe publikoei ere, “aurre lanketan zein jaiaren antolaketan ere laguntzen ari direlako. Festa honek gure indarrak neurtzeko eta hezkuntza komunitatearen indarrak neurtzeko ere balio du; urte honetan neurtu dira, eta handia dela argi gelditu da”.

Hezkuntza eredu berria sortzeko deia

Ekainaren 2ko jaia Lekeitioko jaiari jarraipena izatea eta Errenteria laborategi bihurtzea nahiko lukeela erantsi du, “gure herria anitza da gure Euskal Herriaren aniztasunaren erakusle bat da”. Hiru mezu helarazi ditu jaiaren harira: “Euskararen aldeko mezua, batetik, eta euskarak duen garrantzia gure komunitateetan; bigarrenik, aniztasunaren aldeko mezua, aniztasuna eta euskara batuta gure herriak gero eta anitzagoak dira eta anitzagoak izango dira. Hori balioan jartzeak, eta euskararen bertebrazioaren barruan egiteak garrantzi berezia duela uste dut; amaitzeko, gustatuko litzaidake batasunerako festa bat izatea Euskal Eskola Publikoaren jaia, eta hezkuntza eredu berri bat eskatzeko festa ere. Herri honek behar du, erronka handiak ditugu eta horiei erantzuteko hezkuntza komunitatea ezinbestekoa da, edo momentu honetan eta urgentziaz gai horiei heltzen diegu edo etorkizuna ilun marrazteko aukerak ditugu. Gure herriak badu nahikoa indar hezkuntza eredu berri bat sortzeko”.

Porrotxek hartu du hitza azkenik eta kantuan jarri ditu denak. Aurretik jaian parte hartzera deitu du, “gurasoak garrantzitsuak zarete, irakasleak ere, baina garrantzitsuenak ikasleak dira. Errenteria aurrera egiten duen herria da, bere ametsak betetzen ari den herria da, euskararen, aniztasunaren, bizipozaren eta elkartasunaren herria da, guzti horregatik datorren ekainaren 2an zatozte denak Errenteriara, makina bat taupada sentituko dituzuelako hemen”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.