Kopako finala etxean jokatuko du Donibane Eskubaloiak
Ordiziaren kontra, 19:00etan, Donibaneko Kiroldegian
Kopako finala jokatu du larunbatean Donibane Eskubaloiak, Ordiziaren kontra, 19:00etan, Donibaneko kiroldegian.
Urte zaila izan da arrosentzat, maldan gora jarri zaielako liga; kopako finalera aldiz, partidarik galdu gabe iritsi dira, eta orain garaipena nahi dute, zaleekin partekatzeko.
Jokalari ia denak lehiarako prest, Motxiren aginduetara, partida polita osatu nahi du Donibane Eskubaloiak. Gainera, aurten seniorrekin tarteka lehiatu diren gazteek, kopan ere izango dituzten minutuak aukeran.
Arrosek kopako finala irabaztea zer den badakite. 2014 eta 2015. urteetan lehiatu zuten, eta bigarrengoan irabazi. Euskal Ligara igoera, berriz, 2016an lortu zuten.
Egun berean, Kadete Mailako finala jokatuko dute Donibanen, Tolosa eta Usurbilen artean, 17:00etan.