Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Izaskun Gomez (Pasaiako PSE-EE): "Pasaiarako aurrerabidea dakarren proiektua aurkezten dudala uste dut"

Izaskun Gomez, PSE-EEren hautagaiari HITZAk egin dion elkarrizketa, Pasaiako hautagaiei egindako elkarrizketa errondaren barrukoa.

Pasaia
2019/05/23

Zergatik eman behar dizute herritarrek botoa zuri?

Nire hautagaitzak eta nik aurkeztu dudan proiektuak, kudeaketaren eta erakunde arteko elkarrizketaren bermea dute, Pasaiari sekula galdu behar izan ez zuen duintasuna eta bizi kalitatea itzultzeko. Gure aurretik egon zen Bilduren gobernuak ekarri zuen paralisia eta iniziatiba faltaren aurrean, Pasaiarako aurrerabidea dakarren proiektua aurkezten dudala uste dut, proposamen zehatz eta bideragarriekin,

Zure ustez, zeintzuk beharko lukete Pasaian lehentasunak?

Enpleguaren lehentasunari heldu behar diogu, eta hainbat esparruetatik landuko dugu, Adinberri bezalako proiektu berriak erakarriz, eta “Ekonomia Urdina’ deitutako zerbitzu sektore berria garatuz, itsasoarekin eta turismoarekin iraunkorrarekin lotuta eta Itsas Festibala bezalako proiektuekin.

Pasaitarrak beren burua seguru sentitu dezaten beste lehentasunetako bat izan behar du eta horretarako neurri zorrotzak eta berehalakoak proposatzen ditut nire programan: Ertzaintzarekin elkarlan handiagoa, eta izaera prebentiboarekin bideozaintza eta oinezko patruilak indartu zonalde sentikorrenetan.

Babestutako etxebizitzak, bereziki gazteenentzat, Luzuriagako bigarren fasean, eta irisgarritasunaren hobetzeko igogailu berriak jartzea Donibanen eta Trintxerpen, goiko zonaldeetako mugikortasuna errazteko.

Zirizan Sormen industrien eta Arterako zentroa sortuko dugu. Horrez gain, iraunkortasunaren aldeko apustu bat egingo dugu tokikotik,  birziklatze boluntarioa sustatuz, eta aldaketa klimatikoak itsasoaren mailan izango duen eraginaren ikerketan Pasaia erreferentzia izan dadin bultzatuz.

Pasaian asko hitz egiten da biziberritzeaz. Zuk nola, zer ulertzen duzu biziberritzeaz? Zer esan nahi du zuretzat Pasaia biziberritzea?

Bide orria gainontzeko erakundeekin elkarlanean aritzea da, Diputazioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, eta Gobernu Zentralarekin batera hiri biziberritzea ez ezik, biziberritze soziala eta ekonomikoa bultzatzeko, eta modu horretan pasaitarrentzako aukera berriak sustatu.

Gakoa da Adinberri zentroaren martxan jartzea, Luzuriagako babes ofizialeko etxebizitzen garapena, eta Hospitalilloko 440 aparkaleku plazen eskaintza. Luzuriagako operazioa berriz martxan jartzeko aukera eskura dugu, gertu, eta horrek 900 aparkaleku plaza sortzea ekarriko luke; Renfeko geltoki berria ere  hor dago. Bestalde, Eskubidean eta Etxean Bizi bezalako gizarte programak. Guztiak dira proiektu gakoak Pasaiaren biziberritzerako.

Azken hauteskundeetako emaitzak ikusita Pasaian gauzak estu egon daitezkeela dirudi. Gobernatzeko aukera izango bazenu paktuetara zabalik izango zinateke?

Honi dagokionez, begirunez jokatzea gustatzen zait: utz diezaiegun pasaitarrei botoa ematen igandean, maiatzaren 26an. Ziur naiz gure gobernua nola osatzea nahi duten interpretatzeko “argazki” erraz bat emango digutela, beti gertatzen da. Hortik aurrera, ikusiko dugu.

Alkatetzatik Pasaiako barruti bakoitzean egingo zenukeen lehen gauza edo gauzatuko zenukeen lehen proiektua.

Elkarrizketa bitartean hainbat egitasmo aipatzen joan naiz, eta egia esateko ez da erraza erantzuten zein izango del lehena, exekuziorako behar dituzten epeak, eta proiektuen konplexutasuna ez delako kasu guztietan berdina, eta askotan ezta antzekoa ere.

Nire konpromisoa da beharrezko finantzazioa lortu ahala gauzatzen joatea, agintaldi honetan egin dudan antzera.

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.