EH Bilduk Antxon egingo du gaur kanpaina itxieraren ekitaldia
Junkal Mintegia alkategaia mintzatuko da
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/05/ehbildu.jpg)
“Pasaiara etorriko den aldaketaren hasiera” ekitaldira gonbidatu ditu EH Bilduk pasaiatarrak. Antxon egingo dute gaur kanpaina bukaerako ekitaldi politikoa, 19:00etan, Gure Zumardian, iragarri dutenez, “giro on eta herrikoian”.
EH Bilduren alkategai Junkal Mintegia mintzatuko da ekitaldian.