Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Jesus Mari Martiarena (Lezoko EAJ): "Gogor egin dugu lan eta gogotsu gaude lanean jarraitzeko"

Lezoko hautagaitzetako zerrendaburuei elkarrizketak egingo dizkie HITZAk. Ziklo horretan hirugarrena eta azkena EAJko Jesus Mari Martiarenarena da.

Jesus Mari Martiarena.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/05/24

Udal hauteskundeetan Lezon zerrenda aurkeztu duten alderdietako zerrendaburuekin elkarrizketa zikloa abiatu du HITZAk. Lau alderi politikok dituzte hautagaitzak Lezon, eta horietako hiruren buruek baiezkoa eman diote HITZAri. Jesus Mari Martiarena EAJren hautagaiari egindakoa da ziklo horretako hirugarrena eta azkena. Hautagai den-denei galdera berberak egin dizkie HITZAk.

Zergatik eman behar diote zu buru zaren hautagaitzari botoa lezoarrrek?
Gure lan eredua zein den erakutsi dugulako, aldaketa posible dela ikusi dutelako. Azken lau urteetan nabarmen egin du hobera Lezok. Proiektu esanguratsuak gauzatu ditugu: Herri Eskolako estaldura, kultur taldeentzat lokal berria, zahartzaro osasuntsua sustatzeko ekimenak, lehen igogailua, aparkaleku gehiago Jauregialden, Elias Salaberria kalearen berritzea, haur jolastokien hobetzea…

Gogor egin dugu lan eta gogotsu gaude lanean jarraitzeko. Lezok etorkizunari heldu behar dio, ezin du iraganean, konfrontazio eta paralisian gelditu, aurrera egin behar du proiektu berriekin, eta horretarako proposamen berriak ditugu eta Lezoren etorkizuna bermatzeko EAJ da aukera bakarra.

Alkate bazara, zer da egingo duzun lehen gauza?
Legealdi honetan hainbat proiektu gauzatzeaz gain, beste askoren oinarriak ere landu ditugu, beraz, egindako lanari jarraipena emango diogu esku artean ditugun proiektuei bide emanez.

Esaterako, irisgarritasuna hobetzen jarraituko dugu, kirol aukera berriak sortzen, aisialdirako gune berriak egokitzen –ur jolasak-, kultur sormena indartzeko musika eta arte lehiaketa berriak martxan jartzen, eta bereziki, orain arte bezala, herritarren zerbitzura lan egiten, kudeaketa ona eta eraginkorra oinarri hartuta.

Lezo eta Pasaiako Portua: zer nolako harremana izan beharko lukete bi erakundeek?
Hartu-eman estua eta harreman zuzena; elkarlanak izan behar du bien arteko harremanaren oinarria.

Egun, harremanak onak dira, baina borondatea izan behar da hitz egin, entzun eta adosteko. EH Bilduk beti konfrontazioan oinarritu du bere diskurtso eta jarrera eta horrela, ezin da elkarlanean aritu ezta herriarentzat onuragarriak izan daitezkeen proiekturik aurrera eraman.

Guk elkarlanaren bideari eutsi diogu legealdi honetan eta Arraitoki eremua eskuratzeko prozesua jarri dugu martxan Pasaiako Portuaren babes eta laguntzarekin, orain Madrildik zer erantzuten diguten zain gaude, baina baikorrak gara eta ziur gaude epe motzean herriarentzat eskuragarri izango dugula Arraitokiko eremua.

Gure proposamena da bertan lur azpiko aparkalekua egitea, kiroldegia eta igerilekua eremu berean kokatzea eta erabilera anitzerako eraikin berria sortzea.

Gaintxurizketa ingururako hainbat logistika egitasmoz hitz egin da azken urteetan. Zein iritzi duzue horien gainean?
Ingurumenarekin errespetuz jokatuz, aukera bat dela iruditzen zaigu. Garraio ikuspegitik, eta portuari dagokionean, horien lehiakortasuna indartzeko azpiegitura dela uste dugu, etorkizunera begira aukera berriak sortuko dituena eta enplegua sustatuko duena. Izan ere, portuak, bertan, bere azpiegiturak handitzen baditu, egun portuak okupatuak dituen zenbait lur berreskuratzeko aukera izango genuke, herriaren onuran eta herritarren erabilerarako.
Halaber, logistika eremu horretan Lezok lurrak izan ditzan lan egingo dugu enpresa berriak bertan koka daitezen eta enplegu sorrera sustatu dezagun.

Hondakinen kudeaketa: zein izango da zuen apustua legealdi berrirako?
Datuak hobetzea, hau da, gaikako bilketa tasa handitzea eta bereziki, kontzientziazioa sustatzea gure kaleak garbi eta txukun manten ditzagun; edonola ere, beste herri batzuetako datu eta emaitzek –Beasain esaterako- erakutsi dute posible dela 5. edukiontziarekin hondakinen %80a gaika biltzea. Beraz, hori izango da gure helburua.

Erlazionatutako edukiaMikel Arruti (Lezoko EH Bildu): “Udaletxeko ateak eta leihoak zabalduko ditugu”Jose Angel Sanchez (Lezoko PSE-EE): “Konpromisoak bete ditugu. Lezoarrek emaitzak nahi dituzte”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.