Kanpaina bukaerako ekitaldia egingo du gaur Lezoko EH Bilduk
EH Bilduk Tiñelu atzeko plazatxoan itxiko du udal hauteskundeetarako kanpaina. Zer jan eta edan egongo dela jakinarazi du koalizioak.
Ekitaldiaren kartela. Gaur bukatuko da udal, foru eta Europako hauteskundeetarako kanpaina. Lezoko EH Bilduk kanpaina bukatutzat emateko jarduera antolatu du gaur arratserako.
19:30ean, eta Tiñelu atzealdeko plazatxoan, kanpaina bukaerako brindisa egingo dute. Bertan, jana eta edana izango direla aurreratu dute koalizioko kideek.
